Arautegia
Inprimatu443/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María del Carmen Gutiérrez García andrea 2. B Gainbegirale (Pazienteen harrera unitatea / Minaren unitatea / Ingresu gabeko kirurgiako unitatea / Anestesia ondoko bizkorketa unitatea) kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 30
- Hurrenkera-zk.: 697
- Xedapen-zk.: 443
- Xedapen-data: 2025/01/30
- Argitaratze-data: 2025/02/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
1285/2022 Ebazpenaren bidez, María del Carmen Gutiérrez García andrea izendatu zen 2. B Gainbegirale (Pazienteen harrera unitatea / Minaren unitatea / Ingresu gabeko kirurgiako unitatea / Anestesia ondoko bizkorketa unitatea) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
Lehenengoa. María del Carmen Gutiérrez García andrea 2. B Gainbegirale (Pazienteen harrera unitatea / Minaren unitatea / Ingresu gabeko kirurgiako unitatea / Anestesia ondoko bizkorketa unitatea) kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena. Ebazpen honek 2025eko otsailaren 2ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2025eko urtarrilaren 30a.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,
MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.