Arautegia
Inprimatu1285/2022 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Carmen Gutiérrez García andrea 2. B (Pazienteen Harrera Unitatea / Minaren Unitatea / Ingresurik Gabeko Kirurgiako Unitatea / Anestesia Ondoko Bizkorketa Unitatea) Erizaintzako Unitateko gainbegirale izendatu den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 195
- Hurrenkera-zk.: 4370
- Xedapen-zk.: 1285
- Xedapen-data: 2022/06/28
- Argitaratze-data: 2022/10/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
605/2022 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan 2. B (PHAU/Minaren Unitatea/IGKU/ABU) Erizaintzako Unitateko Gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María Carmen Gutiérrez García andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko 2. B (PHAU/Minaren Unitatea/IGKU/ABU) Erizaintzako Unitateko Gainbegirale.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
Lehenengoa. María Carmen Gutiérrez García andrea izendatzea 2. B (PHAU/Minaren Unitatea/IGKU/ABU) Erizaintzako Unitateko Gainbegirale, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.
Bigarrena. Izendapen honek 2022ko uztailaren 1ean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabe ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena. Interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erizaintzako eta Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2022ko ekainaren 28a.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,
MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 443/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María del Carmen Gutiérrez García andrea 2. B Gainbegirale (Pazienteen harrera unitatea / Minaren unitatea / Ingresu gabeko kirurgiako unitatea / Anestesia ondoko bizkorketa unitatea) kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.
- Ikus: 605/2022 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan 2. Bko (Pazienteen Harrera Unitatea/ Minaren Unitatea/ Ingresurik Gabeko Kirurgia Unitatea/ Anestesia ondoko Bizkorketa Unitatea) Erizaintza Unitateko Gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko.