Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Giza kapitala eta sareko lana sustatzeko laguntzak 2026

[FEMPA 2026]

Deskribapena


Xedea

Laguntza-lerro honen helburua prestakuntza, ezagutzaren transferentzia eta sareko lana da. Belaunaldien arteko erreleboa, espezializazioa, garapen profesionala eta praktika eta esperientzia hobeen aplikazioa sustatzeko aukerak dira, eta honako hauei eman ahal izango zaizkie laguntzak:

a) Lanbide-heziketa, etengabeko ikaskuntza, ezagutza zientifiko eta teknikoen eta praktika berritzaile eta iraunkorragoen hedapena, ekintzailetza, lanbide-ziurtagiriak edo prestakuntza-jarduerak, besteak beste, akreditazio profesionala, akuikulturako lanbide-gaitasun berriak edo gaitasun digitalak eskuratzeko aukera ematen dutenak.

b) Lan-baldintzak hobetzea eta laneko segurtasuna sustatzea.

c) Sarean lan egitea eta esperientziak eta jardunbide hobeak trukatzea akuikulturako enpresa edo erakunde profesionalen eta beste alderdi interesdun batzuen artean, hala nola erakunde zientifiko eta teknikoen, akuikulturako prestakuntza-zentroen, edo gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzen dutenen artean, edo administrazioko erakunde eskudunen artean.

d) Gizarte-, zerga- eta enpresa-hobekuntzetarako sektorekako azterlanak, lan-egonkortasuna hobetzeko bidean jarraitzeko, bai lanaldietan, bai ordainsarietan.

Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioen gauzatzea eta ordainketa urtero justifikatu ondoren, inbertsioen fakturak eta ordainagiriak aurkeztuta.

Nori dago zuzenduta


Honako hauek izan daitezke laguntza hauen onuradun: akuikultura-sektoreko elkarteak; Osasun Defentsarako Elkarteak (ADS); erakunde zientifikoak edo teknikoak eta unibertsitateak; eta berariaz aipatu ez diren sektore publikoko erakundeak.

Betekizunak

  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/1139 (EB) Erregelamenduan (2021eko uztailaren 7koa, Europako Itsas Funtsa ezartzen duena) ezartzen diren betekizunak, aurrerago, deialdi-aginduan zehaztuko direnak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (EIAAF)

Kontaktu-informazioa


Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

E-maila: pescaayudasbilbao@euskadi.eus

Telefonoak: 

Pilar Herrero: 944 03 14 62

Mª Jose Elorrieta: 944 03 14 67

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

12302A1

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak modu ordenatuan esleituko zaizkie agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaile guztiei, espedientea osorik dagoen unearen arabera eta lehiaketa-teknika erabili gabe. Horretarako, II. eranskinean adierazitako ehunekoak aplikatuko zaizkie, laguntza-modalitatearen arabera, eta betiere laguntza horiei lotutako kreditu-saldorik badago.

Oro har, ez da onartuko hasieran aurkeztutako aurrekontuaren goranzko aldaketarik, ezta inbertsio edo jarduketa berririk ere, laguntza-eskaera erregistratu ondoren. Aurrekoari kalterik egin gabe, eta salbuespen gisa, hasieran aurkeztutako aurrekontuaren zenbatekoaren goranzko aldaketa bakarra onartuko da, baldin eta aldaketa horrek inbertsio berririk ez badakar eta eskabideak aurkezteko epean aurkezten bada, laguntza emateko ebazpena eman aurretik. Ebazpen horren ondoren ez da onartuko goranzko aldaketarik.

Eskatzaileak diruz lagundu nahi dituen inbertsio edo jarduera gehigarriak beste laguntza-eskabide bat aurkeztuz formalizatu beharko dira. Eskabide horrek beste espediente independente bat eragingo du, eta ezin izango dira inola ere gehitu jada aurkeztutako edo ebatzitako espediente bat zabaltzeko. Horretarako, eskatzaile bakoitzak gehienez hiru eskabide aurkeztu ahal izango ditu laguntza-lerro bakoitzeko.

Urte anitzeko espedienteen kasuan, espedientea emakida-ebazpen bidez ebatzi ez den bitartean eta eskabideak aurkezteko epea irekita dagoen bitartean, hasieran aurkeztutako aurrekontuaren aldaketak onartu ahal izango dira, soilik ekitaldi batetik bestera kredituak eskualdatzeko, konpentsatzeko edo birbanatzeko, inbertsio berririk aurreikusi gabe. Emakida-ebazpena eman ondoren, onartutako aurrekontua loteslea izango da urteka, eta ez da onartuko ez eskualdaketarik, ez konpentsaziorik, ez ekitaldi arteko kreditu-birbanaketarik.

Aurrekoa gorabehera, onuradunak ez baditu aurreikusitako jarduketak osorik edo zati batean gauzatzen, dagokion gutxitze-ebazpena eman ahal izango da, eta laguntza ordainduko da benetan justifikatutako gastuaren arabera; nolanahi ere, ezingo da gainditu urte bakoitzerako emandako zenbatekoa, eta exekutatu gabeko kreditua galduko da.

Laguntzaren intentsitatea II. eranskinean ezarritakoa izango da.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Dirulaguntza emateko eta ukatzeko ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, aurkezten den eskabide bakoitza osorik aurkezten denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dituzte, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan xedatutakoaren arabera. Aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu honen babesean emandako laguntzen onuradun izan diren eskatzaileen zerrenda, zenbatekoak eta diruz lagundutako proiektuaren erreferentzia adierazita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk