Animalien osasun eta ongizate neurrietarako laguntzak 2026
[FEMPA 2026]
- Erakundea:
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Laguntza-lerro honen helburua da akuikultura-ustiategietako animalien osasuna eta ongizatea sustatzea, babestea eta hobetzea, eta honako hauei eman ahal izango zaizkie laguntzak:
a) Gaixotasunak desagerrarazteko programetara, zaintza zoosanitarioetara, praktika hobeak garatzera, albaitaritzako edo farmaziako azterlanetara eta osasun-defentsarako taldeei laguntzera zuzendutako jarduketak.
b) Gainera, osasun publikoaren esparruan, moluskuen eta itsasoko beste ornogabe bizien akuikultura-eragileak konpentsatzeko jarduketak ere aurreikusten dira:
– Hilkortasun masiboaren ondorioz jarduerak aldi baterako eteteagatik.
– Uzta biltzeko jarduerak eteteagatik, toxinak sortzen dituen planktona ugaltzen delako edo biotoxinak dituen planktona dagoelako.
Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioen gauzatzea eta ordainketa urtero justifikatu ondoren, inbertsioen fakturak eta ordainagiriak aurkeztuta.
Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko laguntzaren urteko ordainketa bat egingo da, diruz lagundutako inbertsioen gauzatzea eta ordainketa urtero justifikatu ondoren, inbertsioen fakturak eta ordainagiriak aurkeztuta.
Nori dago zuzenduta
Honako hauek izan daitezke laguntza hauen onuradun: akuikultura-sektoreko elkarteak; Osasun Defentsarako Elkarteak (ADS); berariaz aipatu ez diren akuikultura-sektoreko operadoreak; erakunde zientifikoak edo teknikoak eta unibertsitateak; eta berariaz aipatu ez diren sektore publikoko erakundeak.
Betekizunak
- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/1139 (EB) Erregelamenduan (2021eko uztailaren 7koa, Europako Itsas Funtsa ezartzen duena) ezartzen diren betekizunak, aurrerago, deialdi-aginduan zehaztuko direnak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea
- Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (EIAAF)
Kontaktu-informazioa
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
E-maila: pescaayudasbilbao@euskadi.eus
Telefonoak:
Pilar Herrero: 944 03 14 62
Mª Jose Elorrieta: 944 03 14 67
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
12302A8Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak modu ordenatuan esleituko zaizkie agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaile guztiei, espedientea osorik dagoen unearen arabera eta lehiaketa-teknika erabili gabe. Horretarako, II. eranskinean adierazitako ehunekoak aplikatuko zaizkie, laguntza-modalitatearen arabera, eta betiere laguntza horiei lotutako kreditu-saldorik badago.
Oro har, ez da onartuko hasieran aurkeztutako aurrekontuaren goranzko aldaketarik, ezta inbertsio edo jarduketa berririk ere, laguntza-eskaera erregistratu ondoren. Aurrekoari kalterik egin gabe, eta salbuespen gisa, hasieran aurkeztutako aurrekontuaren zenbatekoaren goranzko aldaketa bakarra onartuko da, baldin eta aldaketa horrek inbertsio berririk ez badakar eta eskabideak aurkezteko epean aurkezten bada, laguntza emateko ebazpena eman aurretik. Ebazpen horren ondoren ez da onartuko goranzko aldaketarik.
Eskatzaileak diruz lagundu nahi dituen inbertsio edo jarduera gehigarriak beste laguntza-eskabide bat aurkeztuz formalizatu beharko dira. Eskabide horrek beste espediente independente bat eragingo du, eta ezin izango dira inola ere gehitu jada aurkeztutako edo ebatzitako espediente bat zabaltzeko. Horretarako, eskatzaile bakoitzak gehienez hiru eskabide aurkeztu ahal izango ditu laguntza-lerro bakoitzeko.
Urte anitzeko espedienteen kasuan, espedientea emakida-ebazpen bidez ebatzi ez den bitartean eta eskabideak aurkezteko epea irekita dagoen bitartean, hasieran aurkeztutako aurrekontuaren aldaketak onartu ahal izango dira, soilik ekitaldi batetik bestera kredituak eskualdatzeko, konpentsatzeko edo birbanatzeko, inbertsio berririk aurreikusi gabe. Emakida-ebazpena eman ondoren, onartutako aurrekontua loteslea izango da urteka, eta ez da onartuko ez eskualdaketarik, ez konpentsaziorik, ez ekitaldi arteko kreditu-birbanaketarik.
Aurrekoa gorabehera, onuradunak ez baditu aurreikusitako jarduketak osorik edo zati batean gauzatzen, dagokion gutxitze-ebazpena eman ahal izango da, eta laguntza ordainduko da benetan justifikatutako gastuaren arabera; nolanahi ere, ezingo da gainditu urte bakoitzerako emandako zenbatekoa, eta exekutatu gabeko kreditua galduko da.
Laguntzaren intentsitatea II. eranskinean ezarritakoa izango da.
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
-
Dokumentazio orokorra alde batera utzi gabe, laguntza eskatzen duten pertsonek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/1139 (EB) Erregelamenduan (2021eko uztailaren 7koa, Europako Itsas Funtsa ezartzen duena) ezartzen diren betekizunak, aurrerago, deialdi-aginduan zehaztuko direnak.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Dirulaguntza emateko eta ukatzeko ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, aurkezten den eskabide bakoitza osorik aurkezten denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dituzte, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan xedatutakoaren arabera. Aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu honen babesean emandako laguntzen onuradun izan diren eskatzaileen zerrenda, zenbatekoak eta diruz lagundutako proiektuaren erreferentzia adierazita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Laguntza emateko edo ukatzeko ebazpenaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, edo edozein unetan, administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Errekurtsoa jarri ahal izateko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskabideak baldintza guztiak betetzen ez baditu, interesdunari eskatuko zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo nahitaezko agiriak eransteko, eta adieraziko zaio, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, Arrantza eta Akuikultura zuzendariak ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Eskabidea modu presentzialean aurkezten badu elektronikoki aurkeztera behartuta dagoenak, eskatzaileari eskatuko zaio elektronikoki aurkeztuz zuzen dezala, eta eskabidea aurkezteko datatzat joko da zuzenketa egin den eguna, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. eta 68.4 artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
