Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

EAEn sindikatu-izaera duten Nekazaritzako Erakunde Profesionalentzako laguntzak 2023

[Sindikatu-izaera duten Nekazaritzako Erakunde Profesionalentzako]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekiko interlokuzio sozialeko funtzioak gauzatzeko, betiere euskal nekazaritza sektorearen gaien arloan, eta, oro har, nekazaritza sektorearentzako aholkularitzako jarduera sindikalei eusteko, eta, halaber, bazkideei dagokienez.

Aurrekontuko zuzkidura

241.000 €

Nori dago zuzenduta


Izaera sindikala duten Nekazaritzako Erakunde Profesionalak.

Izaera sindikala duten Nekazaritzako Erakunde Profesionalak, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 87. artikuluan xedatutako baldintzak betetzen dituztenak, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-sektorearen interes orokorrak ordezkatzea eta defendatzea helburu dutenak eta nekazaritzako profesionalek osatzen dituztenak, azpisektorearen arabera dagokien nekazaritza-ekoizpena bereizi gabe.

Betekizunak

  • Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea eta legez eratuta eta Elkarteen Erregistroan inskribatuta egotea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera. Baldintza hauek onuradun izateko eskatzen dira, baita diru-laguntza emateko eta ordaintzeko unean ere.
  • Jakinarazi behar da diruz lagundu daitekeen gastu bera finantzatzeko diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabide ekonomikoak eskatu zaizkion edo ez administrazio publiko edo erakunde publiko zein pribatuetatik.
  • Eskatzailea ez dagoela zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean, bat etorriz Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.2 artikuluan xedatutakoarekin. Zuzendaritza-organoetan emakumeak izatea, gutxienez modu orekatuan, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko 8/2015 Legearen 19. artikuluan eta bigarren xedapen gehigarriko 2. paragrafoan adierazitakoa aplikatuz. Bigarren paragrafo horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio eskudunek ez diete laguntzarik ez dirulaguntzarik emango nekazaritzaren arloan jarduten duten profesionalen, enpresen, sindikatuen edo bestelakoen elkarte edo erakundeei, baldin eta zuzendaritza-organoetan emakumerik ez badute.
  • Erakunde eskatzailea ez egotea Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren ?azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua? 50. artikuluan jasotako debekuetan, eta ez izatea laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea desgaitzen duen legezko debekurik.
  • Zehapenik ez jaso izana Ekonomia zirkularrerako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen arau-hauste astun edo oso astunengatik, salbu eta lege hori bete badu eta, hala badagokio, ingurumen-kalteak eta eragindako galerak konpontzeko eta ordaintzeko neurriak egikaritu baditu.
  • Zehapenik ez jaso izana Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen arau-hauste astun edo oso astunengatik, salbu eta neurri zuzentzaile egokiak egikaritu baditu eta zehapena bete badu.
  • LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu ez izana, bihurtze-terapiak sustatzea edo egitea barne.
  • Erakunde eskatzaileak Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 87. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ditu nekazaritzako erakunde profesionalentzat; hau da:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Resu Abasolo García

Tel.: 945 01 63 03

Posta elektronikoa: r-abasolo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1029009

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAA argitaratzen den egunetik hasi eta 6 hilabeteko epearen barruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk