Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Jakintzaren kudeaketa-jarduerak gauzatu behar diren esku-hartze sozialeko jardueretarako diru-laguntzak. 2021EKO DEIALDIA

[jak_2021]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntza linea honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: esku-hartze sozialerako ezagutza baliagarria sortu eta lortzeko jardueretarako izango dira; besteak beste, honako hauek egiteko: prestakuntza-programak, ikerketa-proiektuak, argitalpenak egin eta zabaltzea, dokumentazioarekin zerikusia duten jarduerak, eta ekitaldi teknikoak, hala nola ikastaroak eta mintegiak.

Aurrekontuko zuzkidura

450.000

Prestazio ekonomikoa

Jardueraren onartutako aurrekontuaren %80rainoko finantzaketa eman dezake Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak. Ezein laguntzak, banaka hartuta, ezin izango ditu 22.200 euroak gainditu.

 

Ezin izango da emandako laguntzaren %10 baino gehiago bideratu diruz lagundutako jardueraren zeharkako kostuak ordaintzera.

 

Era berean, ezin izango da emandako laguntzaren zenbatekoaren %10 baino gehiago bideratu jardueraren garapenean sortutako bidaia- eta dieta-gastuak ordaintzera.

Ordainketa-modua:

Ordainketa zatika egingo da, %70 ematen den unean ordainduko da eta gainerako %30a, diru-laguntzarako onartua izan den eginiko gastuaren frogagiriak aurkeztutakoan.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Egoitza soziala edo ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoan eduki behar du

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Irabazi-asmorik ez izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburua > Zerbitzu Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0083207

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabidearekin batera ondoko dokumentazioa erantsi beharko da:

a) Erakundearen gastuen eta diru-sarreren eta emaitzen kontuen balantzea 2020an.

b) Entitate eskatzailea Gizarte Segurantzaren sisteman erregistratuta ez badago, entitatea Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela jasotzen duen erantzukizun-deklarazioa.

c) Erakundea erregistratuta ez badago edo Ogasun eta Ekonomia Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, elektronikoki izapidetu dezake dagokion zerbitzuaren bidez, egoitza elektronikoan ere eskuragarri: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Bost hilabeteko epean agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Erakunde onuradunek betekizunak eta baldintzak bete dituztela frogatu behar dute, baita jarduera egikaritu izana ere, 2022ko otsailaren 28a baino lehen.

Erakunde onuradunek II-A Eranskina (Jardueraren memoria) aurkeztu beharko dute eta II-B Eranskina (Diruz-lagundutako jardueraren datu ekonomikoak), behar bezala beteta.

 

Beste tramite batzuk