Botikinen sorrera
Botikinak sortzeko baimena
Botikinak farmazia-bulego bati lotutako osasun-establezimenduak dira, eta horien bidez, aurrez jarduera-plan batean definitutako farmazia-arreta bermatzen zaio kolektibo jakin bati.
Eusko Jaurlaritzak aspaldidanik arautzen du botikinak baimentzeko prozedura, baldintzak eta jarduteko araubidea, azaroaren 28ko 500/1995 Dekretuaren bidez (otsailaren 21eko 26/2023 Dekretuak indargabetu zuen dekretu hori).
Azken horrek aldaketak sartzen ditu botikin bat sortzeko baimena emateko prozeduran. Otsailaren 21eko 26/2023 Dekretuaren 12.2 artikuluarekin bat etorriz, berau sortzeko prozeduraren hasiera jakinarazten da, eta Osasun Sailak sortzeko baimenari buruzko Ebazpena EHAAn argitaratzeko eskatzen da. Interesatuek hilabeteko epea dute, argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, botikin hori atxikitzeko eskabidea aurkezteko.
- EBAZPENA, 2025eko urriaren 22koa, farmaziako zuzendariarena, Zambrana udalerrian (Araba) botikategi bat sortzeko baimena emateko prozedurari hasiera ematen diona. (PDF, 101 KB)
- EBAZPENA, 2025eko urriaren 9koa, Farmaziako zuzendariarena, Arabako Errioxako farmazia-eskualdeko mugakide diren farmazia-eskualdeetan farmazia-bulegoa duten farmazialariei Bilar udalerrian (Araba) botikategia sortzeko baimena eskatzeko aukera eskaintzen diena. (PDF, 102 KB)
Azken aldaketako data:
