Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Bilboko Inguruko Berdegunea (GR 228)

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

GR228 - Bilboko Inguruko Berdegunea hiribildua inguratzen duten mendietan zehar doan Mendiko Ibilbide Luzea da. Artxanda, Monte Avril, Arnotegi, Pagasarri eta Arraizko baso-parkeak ezagutzeaz gain, bertako begiratokietatik ikuspegi panoramiko ederrez gozatu eta, informazio panelei esker, gailurren, bitxikerien eta udalerriaren historiaren inguruan ikasteko aukera izango dugu.  38,1 km dituen ibilbide zirkularra da eta bi etapetan egitea proposatzen dizuegu Deustu eta Boluetatik abiatuta, metrotik eta itsasadarretik gertu: 1. Etapa. Deustu - Monte Avril - Bolueta eta 2. Etapa. Bolueta - Pagasarri - Deustu  Gainera, ibilbide zirkularra denez, Bilboko auzo bakoitzetik GRaren puntu desberdinetara heltzea posible da eta pertsona bakoitzak bere gogoko luzera eta zailtasun mailaren araberako ibilbideak burutu ahalko du.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.