Belaunaldi Erreleboa Euskadiko Lehen Sektorean
Belaunaldien arteko erreleboa bermatzea erronka handienetako bat da EAEko nekazaritza-sektorearen etorkizuna bermatzeko eta gure landa-ingurunea bizirik mantentzeko. Helburu horrekin, Euskadik Lehen Sektoreko Belaunaldi Erreleborako Estrategia Integral bat diseinatu du, nekazaritza-arloko euskal administrazioen artean adostua eta gure lurraldearen errealitatera eta berezitasunetara egokitua. Estrategia horrek, gainera, Europako beste autonomia-erkidego eta herrialde batzuetan garatutako esperientziak eta jardunbide egokiak ikastea biltzen du.
Estrategia hori garatzeko, Eusko Jaurlaritzak hainbat tresna jarri ditu abian, sektorean pertsona berriak sartzea eta nekazaritza-ustiategiak transmititzea errazteko.
- BELAUNALDIEN ARTEKO ERRELEBORAKO ESTRATEGIA INTEGRALA
Belaunaldien arteko Erreleborako Estrategia Integrala, erronka horri aurre egiteko jarduera-ildoak eta aurreikusitako neurriak jasotzen dituena.
- BELAUNALDIEN ARTEKO ERRELEBOA SUSTATZEKO LAGUNTZAK
Bi laguntza-lerro ekonomiko, 1.500 euroko aurrekontu-zuzkidurarekin, Euskadiko lehen sektorean belaunaldi-erreleboa sustatzeko:
2. Nekazaritza-sektorean belaunaldien arteko erreleboa sustatzeko laguntzak, ustiategiak lagata
- BITARTEKARIZA-BULEGOAK
Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek elkarlanean jarri dituzte martxan ustiategien bitartekaritza-bulegoak, ustiategia transmititu nahi duten pertsonen eta sektorean sartu nahi dutenen arteko topaketa errazteko laguntza-zerbitzua, prozesu osoan zehar aholkularitza eskainiz.
Azken aldaketako data: