EAEaren eskumeneko uretan kirol lehiaketak egiteko baimena
Deskribapena
Euskal Autonomia Erkidegoko barruko uretan egiten diren kirol-lehiaketek Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren administrazio-baimena beharko dute. Baimen hori lehiaketa egin baino hilabete lehenago eskatu behar du lehiaketa antolatzen duen pertsona-multzoak edo erakundeak.
Kirol arrantzako txapelketak edo lehiaketak, legez baimendua, ez dute harrapakien gehienezko kopurua. Hori bai, gehienezko kopurua gainditzen dituzten harrapaketak eskualdeko gizarte edo ongintzako zentruei dohaintzan emango zaie.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
E-maila: itsas-kirol-arrantza@euskadi.eus
Telefonak:
Bilbo: 944 03 14 60 / 944 03 14 65
Donostia: 943 02 25 75
Kodea(k)
BAIMENA
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskaera sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.