Osasun Saila

Aurkezpena

Osasun inkesta 2023EAEko 2022-2023ko Osasun Inkesta (EAEOI 2023) gure erkidegoan egindako zortzigarren osasun-inkesta da. EAEko 2022-2023ko Osasun Inkestaren edukiak hiru atal nagusitan biltzen dira:

Osasun-egoera
Honako adierazle hauek biltzen ditu, besteak beste: norberaren osasunaren balorazioa, jardueraren murrizketa, desgaitasuna eta mendekotasuna, adimen-osasuna, osasunari lotutako bizi-kalitatea, arazo kroniko ohikoenak, eta nahita eragindakoak ez diren lesioak.
Osasun-determinatzaileak
Atal honetan jasotzen dira bizi- eta lan-baldintza sozioekonomikoak (enplegu- eta lan-baldintzak, diru-sarrerak eta egoera ekonomikoa, etxeko eta zaintzako lana, etxebizitzaren ingurunea eta diskriminazioa), faktore psikosozialak (hala nola babes soziala), eta osasunarekin lotura duten jokaerak.
Osasun- eta zainketa-zerbitzuak
Informazioak erakusten du zer iritzi duten biztanleek osasun-sistemaz, osasun-aseguramenduaren estalduraz eta modalitateaz, laguntza-zerbitzuen erabileraz (kontsultak, larrialdiak, ospitaleratzea, minbiziaren bahetze-programak, informazioaren teknologia berrien erabilera, medikamentuak eta abar) eta familien osasun-gastuaz.

Azken aldaketako data: