Osasun Saila

Aurkezpena

2007ko Osasun Inkesta (EAEOI´07) Euskal Autonomia Erkidegoan egin den bosgarrena izan zen. 1986an egin zen lehenbizikoa, eta 1992tik aurrera bost urteroko periodikotasunaz egin da.

Osasun Inkestak informazioa hornitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den populazioaren osasunaren egoera eta eboluzioari buruz, bizi ohiturei buruz eta zerbitzu sanitarioez egiten duen erabilpenari buruz.
Osasun arazo garrantzitsuenak identifikatzea ahalbidetzen du, baliabideen esleipena orientatzea eta osasunaren hobekuntzarako programak diseinatzea eta garatzea.
Era berean ahalbidetzen du arrisku talde garrantzitsuenak identifikatzea osasunari, bizi ohiturei eta zerbitzu sanitarioen eskuragarritasunari dagokionez.
Horrez gain, EAEOI tresna paregabea da osasun sumatuan dauden desberdintasun sozialak, osasunarekin erlazionaturiko portaerak eta osasun zerbitzuen erabilpena monitorizatzeko.

Urte hauetan zehar, EAEOI Euskal Autonomia Erkidegoko osasunari buruzko informazio sistemaren erreferente bihurtu da. EAEOIk hornitu duen informazioak populazioaren osasunaren hobekuntzarako garrantzi handiko erabakiak orientatu ditu.