Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

#astekonomia

logo #astekonomia
Azaroaren 23tik 27ra bitarteko astea

Industriako prezioek %8,9 egin zuten gora urrian

Industria prezioen indizea (IPRI)
Urte arteko aldakuntza tasa

Iturria: Eustat

Urrian, Euskadiko industriako prezioek %8,9 egin dute gora aurreko urteko hilabete beraren aldean, horrela azken bi hilabeteetan areagotu egin da martxoan hasitako goranzko bidea. Sektoreka, energiak bultzatu zuen gehien prezioen igoera (%41,9), eta haren atzetik kokatu ziren bitarteko ondasunak (%4,4) eta ekipo ondasunak (%0,8). Kontsumo ondasunek, aldiz, %0,8 egin zuten behera.


Eraikuntzaren kostuak %9,8 hazi ziren

Eraikuntzaren kostuen indizea
Urte arteko aldakuntza tasa

Iturria: Eustat

Industriako prezioen azken aldiko bilakaerarekin bat etorriz, urrian eraikuntzaren kostuak urte arteko % 9,8 hazi ziren Euskadin, eta urteko erregistrorik altuenak markatu zituzten. Lehengaiak (%11,6) eskulana (%4,7) baino gehiago garestitu ziren. Sektoreka, kostuek gora egin zuten bai obra zibilean (%10,0) bai eraikuntzan (%9,8).


Etxebizitza hipoteken beherakada irailera arte

Etxebizitzen gaineko hipotekak
Urte bakoitzeko urtarrila-iraila metatua

Iturria: INE

2026ko urtarriletik irailera bitartean etxebizitzen gaineko 17.418 hipoteka sinatu ziren Euskadin, aurreko urteko aldi berean baino %6,8 gutxiago. Jaitsiera gorabehera, azken hamar urteetako hirugarren erregistrorik onena da, nahiz eta euriborrak ehuneko puntu bat egin duen gora urtarriletik irailera bitartean.


Azalera handietako salmentek %0,3 egin dute gora

Azalera handietako salmentak
Urte bakoitzeko urria. Indizea

Iturria: Eustat

Urrian, Euskadiko azalera handietan eta elikadura kate handietan egindako salmentak %0,3 hazi ziren urte arteko tasan. Hazkunde hori elikagaien bilakaera positiboak eragin zuen (%0,4), gainerako produktuen salmentak hazkunde apalagoa izan baitzuen (%0,1). Sektoreko enplegua egonkor mantendu zen.

Aurreko bideoak