Lau egun bizietan zehar Donostia arte eszenikoen jaialdi bihurtzen da. 2025eko XXXI. edizioan ia 18.000 bertaratze edo asistentzia lortu ditu antolatutako jardueretara: 34 ikuskizunek 10.482 bertaratze izan dituzte programatutako 54 funtzioetan, batez besteko % 85eko okupazio-mailarekin, eta dFERIAko jarduera profesionalek eta ekitaldiek 7.267 bertaratze metatu dituzte.
Guztira, 716 profesional akreditatu bildu dira. Horietatik, 300 inguru programatzaileak izan dira, 87 enpresa banatzaileak, 175 ekoiztetxeak edo konpainien ordezkariak, 84 erakundeak, 17 kazetari eta kritikariak eta 52 beste sektore batzuetakoak. Bereziki aipatzekoa da nazioarteko profesionalen kopurua, 2024arekiko % 114ko gehikuntzarekin. Edizio honek 152 nazioarteko akreditatu ekarri ditu (2024an 71 izan ziren) eta horietatik 88 nazioarteko jaialdietako programatzaileak eta ordezkariak izan dira.
dFERIA kalitate-zigilua duen merkatua ere bada, trukea, kontratazio artistikoa eta sektorearen dinamizazioa errazten duena. Edizio bakoitza erdiguneko ardatz tematiko baten inguruan artikulatzen da, programazioa eta jarduera paraleloak gidatzen dituena.
Ekosistema kulturalean duen paper estrategikoaren erakusgarri gisa, Kulturaren Euskal behatokiak, dFERIAren testuinguruan, zera egin du, kultur ekitaldien eragin ekonomikoaren neurketa-metodologiaren eta neurketa-tresnaren proba pilotu bat, jaialdiak lurraldean sortzen duen erretornoaren ezagutza indartuz.
