Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Haurrei zuzendutako antzerki testuen XXX . lehiaketa

  • Haurrei zuzendutako antzerki testuen XXX . lehiaketa

  • DataApirilak 22
  • Gaia Arte eszenikoak, Literatura

HAURRENDAKO ANTZERKI TESTUEN XXX. LEHIAKETA

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak haurrei zuzendutako antzerki-testuen lehiaketarako deia egin dute berriz ere, honako oinarri hauekin bat:

OINARRIAK

1. Lehiaketa honetan 16 urtetik gorako pertsonek orok hartzen ahal dute parte.

2. Egile bakoitzak, gehienez ere, hiru testu aurkezten ahal ditu, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak, honako baldintza hauekin bat:

  • Testuek jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute, eta ezin izanen da testu bera bi modalitateetan aurkeztu.
  • Saririk jaso ez izana beste edozein lehiaketatan.
  • Inongo konpainiak –profesionala izan ala ez– antzeztu ez izana.
  • Antzezlanak haurrendako lanek izan ohi duten iraupena izan behar du.

3.  Testuak posta elektronikoz bidaliko dira biblioteca@laescueladeteatro.com helbidera, eta “Gaia” eremuan honako hau idatzi beharko da: HAURRENDAKO ANTZERKI TESTUEN XXX. LEHIAKETA.

Honela erantsi beharko dira testuak:

       3-1. ERANSKINA: TESTUA. TESTUA. Honako hauek edukiko ditu: PDF bat, izenburua, testua eta egilea aurkezten den izengoitia jasota.

       3-2. ERANSKINA: PLIKA Honako hauek edukiko ditu:

  • Antzezlanaren izenburua eta egilea aurkezten den izengoitia.
  • Egilearen curriculum laburra eta, horren goiko aldean, izen-deiturak, posta-helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa.
  • NANaren edo pasaportearen fotokopia.
  • Idatzizko adierazpen bat, non jasoko baita aurkeztutako antzezlana jatorrizkoa eta argitaratu zein estreinatu gabea dela, eta ez duela inongo lehiaketatan saririk jaso. Halaber, berariaz adierazi beharko da egileak deialdiaren oinarriak ezagutu eta onartzen dituela.

Igorritako postak onartzeko mugaeguna 2021eko uztailaren 2a da.

4. Epaimahaia Nafarroako Antzerki Eskolak izendatuko du, eta antzerki esparruko hiru profesionalek osatuko dute bi kategorietako bakoitzean.

5. Saria jaso dezaketen testuak aukeratzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: kalitate literarioa, sormena, originaltasuna eta lana taularatzeko modukoa izatea. Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da, eta 2021eko irailaren lehen astean emanen da jakitera. Saririk jaso ez duten testuak Nafarroako Antzerki Eskolari eskatzen ahal zaizkio, 2021eko irailaren 6tik 17ra bitarte. Epe hori iraganda, lanak deuseztatuko dira.

6.  Saritutako lana Nafarroako Antzerki Eskolaren eta Iruñeko Udalaren esku geratuko da, urtebetez, hura argitaratu edota antzezteko. Hortik aurrera, irabazleak testua erabiltzen ahalko du, betiere sariaren izena eta hori eman dioten erakundeak honela aipatzen baditu:

“Nafarroako Antzerki Eskolak Iruñeko Udalarekin elkarlanean antolatutako Haurrendako antzerki testuen XXX. Lehiaketako Sariduna, 2021ean”.

Saritutako lanaren egileak lana erakusteko eskubideak lagako ditu Nafarroako Antzerki Eskolan egin beharreko antzezpenetarako, urtebetez saria ematetik aitzina, halako moduan non lehiaketaren antolatzaileei ez baitzaie gasturik eraginen kontzeptu horrengatik.

7.  Sari bakarra ezartzen da, modalitate bakoitzeko (gaztelania eta euskara), eskudirutan, 2.500 euroz hornitua (bi mila eta bostehun euro); kopuru horri atxiki beharrekoa deskontatuko zaio aplikagarriak diren zerga-arauak betez.

Epaimahaiak, egoki jotzen badu, saria ex-aequo eman ahal izanen du eta sariaren zenbatekoa bi lanen artean banatu. Halaber, saria eman gabe utzi ahalko du.

8.  Jarduera honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek erabat onartzea.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri