Ekonomia eta Ogasun Saila

OHAR GARRANTZITSUA, NORTASUNA ORDEZTEA

Argitalpen-data: 

Sektore Publikoaren Kontratazio Plataformak (PLACSP) eta Kontratazio Publikoa-Contratacion Pública Euskadin plataforma erabiltzen duten botere esleitzaileek Interneten nortasuna ordeztu eta kontratuen esleipenei lotuta diru-zenbatekoak eskatzeko ahaleginak antzeman dituzte.

Horrelako jardueren berri izanez gero, salaketa jarri behar da Ertzaintzan, eta KPE plataforma honi jakinarazi behar zaio (posta-helbidea: kontratazioa@euskadi.eus), ekintza horiek jazarri ahal izateko. Sektore Publikoko Kontratuen Legeak arazo horri lotuta argitaratutako oharra da hau, guztiek horren berri izan dezaten:

Duela gutxi, Sektore Publikoaren Kontratazio Plataformako (PLACSP) langileek antzeman dute mezu elektronikoak bidali direla formalizazio-fasean dauden kontratu errealen enpresa esleipendunentzako PLACSPren identitatea ordeztuz, eta behin betiko bermea banku-kontu batean gordailutzeko eskatuz. Enpresei jakinarazten diegu Sektore Publikoaren Kontratazio Plataformak (PLACSP), erabiltzaileei abisuak bidaltzen dizkienean, posta elektronikoko kontuetatik bidaltzen dituela, Ogasun Ministerioari lotutako domeinuarekin, gaur egun hacienda.gob.es. Era berean, gogorarazi nahi dugu PLACSPk ez diela bere izenean errekerimendurik egiten lizitatzaileei, are gutxiago izaera ekonomikoa badute. Estatuko Ondarearen Zuzendaritza Nagusia mezuak aztertzen ari da eta dagozkion lege-ekintzei ekin die. Hala ere, erakunde publikoei gomendatzen diegu beren esleipendunei horren berri eman diezaietela eta behin betiko bermea jartzeko egin beharreko urratsak jakinaraz diezazkietela.