Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Sorotan Bele. Arratsalde batek zer dezakeen

  • Sorotan Bele. Arratsalde batek zer dezakeen
    Sorotan Beleren emanaldi bat, Getxon. 1992. urtean abiatu zuen bidea taldeak, eta lau urte oparoren ondoren eman zioten amaiera. ANDER GILLENEA
Berria

  • DataAbuztuak 4
  • Gaia Musika

Diskoan jaso aurretik zebilen Sorotan Beleren 'Arratsalde honetan' kantua ehunka herritarren eztarrietan. «Freskotasuna» izan zuten alde berehalako arrakastan.

Euskaldunon Egunkaria-ko hemerotekara jo beharra dago Sorotan Beleren arrastoaren atzetik hasteko. Taldearen izena jarri eta bilatzaileak atzemandako hamarnaka orrietatik agendari dagozkio gehien-gehienak: Sorotan Bele 1993ko Nafarroa Oinez-en, Sorotan Bele Ezpeletako festetan (Lapurdi), 1994ko uztailean; Sorotan Bele Donostiako portuan, 1994ko abuztuan; abenduan, Larrabetzuko gaztetxean (Bizkaia); 1996ko martxoan, Urretxun (Gipuzkoa), eta, hala, azken-azkeneraino: Sorotan Bele Irunen (Gipuzkoa), 1996ko azaroaren 30ean.

1992-1996 urte arteko marratxoak jasotzen ditu une horiek guztiak, hor gertatu zen dena; taldearen ernatzea, loratzea eta itzaltzea, eta aski izan ziren lau urte eta lau disko euskal musikaren orrietan lorratza uzteko, beren hit eztabaidaezin eta guzti.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri