"Erlauntza-Enjambre" pelikula zuzendu du Mireia Gabilondok
- DataAbuztuak 4
- Gaia Arte eszenikoak, Ikus-entzunezkoa
Mireia Gabilondo zinegile bergararrak Erlauntza-Enjambre filmaren bi bertsio errodatu ditu egunotan. Izen bereko antzerki obran oinarritzen den pelikula euskaraz zein gaztelaniaz filmatzen aritu da bi astez, Fikako (Bizkaia) landetxe batean.
Hamalau egunetan film beraren bi bertsio, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa, errodatzeko erronkari heldu zion Gabilondok uztailean, eta helburua beteta postprodukzio faseari ekingo dio datozen asteetan lan-taldeak. Acrónica eta Tentazioa ekoiztetxeek babestu dute proiektua, eta Kepa Errastik idatzitako Erlauntza (2018) antzerki-lanean dago oinarrituta.


