Pastoralari emazte baten soa
- DataUztailak 28
- Gaia Arte eszenikoak
Kasik urte oroz bezala, Xiberoko herri batek, pastorala üztailaren azken eta agorrilaren lehen astebürüan emaiten dü. Aurten, Ürrüstoi-Larrabileko herritarrek Abdel Kader pastorala antzeztü behar züen. Trajeria honen prestaketalako baldintzak aldiz, ez dütüe segür arruntenak eta goxoenak üken. Aurten birus batek, pastoralari, egiteko manerak kanbiarazi deitzo. Garai hontan, pastoraleko mustrakek behar lükee bete betean izan.
Pastoralak eta bere antolaketak, herri bateko jente desberdinen arteko harremana sortzen dü. Jei horren prestaketak, negoziatze eta kolaborazione lüze zonbaitez definitzen dira. Sei hilabetetako lanak, diziplina, belaünaldi eta giro desberdinetako jentez osatürik den komünitate berri bat trinkotüko dü. Mustrakak horren adibide dira eta birusak, gure ohidürazko trajeriarekin, hortan oztopo egiten dü.
Bena pastorala edota tradizioa orokorki definitzen düan kalitatea, edozoin egoerari egokitzeko ahala da. Hala ez balitz, aspalditik Xiberoak bizirik begiratü düan antzerti hau desagertürik lizate. Pastoraletako emazteen parte hartzea da honen adibide, bai eta geroan orano egiteko düan bidea.
[...]
[Artikülü hau, HAU aldizkariaren 14.zenbakian agertü da lehentze. HAU aldizkaria eskertü nahi nüke artikülü honen hedatzeko parada eman beiteit, eta ondoko lotürala sartüz, kümitatzen zütüet haien web günearen ezagützaren egitera. Esker bereziak eman nahi deitzet ere, artikülü hau ilüstratzeko baliatü dütüdan üdürien jabe eta egileer: Angel Elorza, Christian Ugarte, Eliane Heguiapal eta Txebi Arriaga]. Ihitz Iriart Casenave


