Ekonomia eta Ogasun Saila

Euskadiko BGAEen Erregistroa. BGAEentzat eta horien entitate gordailuzainentzat, sarbidea soilik bide elektronikoetatik.

Argitalpen-data: 

Euskadiko BGAEen Erregistroa. BGAEentzat eta horien entitate gordailuzainentzat, sarbidea soilik bide elektronikoetatik.

2019ko apirilaren 4an, EHAAn argitaratu da Finantza Politikako zuzendariaren 2019ko martxoaren 26ko EBAZPENA, aurreikuspen sozialeko erakundeak eta horien entitate gordailuzainak Euskadiko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroarekin erlazionatzeko baliabide elektronikoak ezartzen dituena.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2019/04/1901693a.pdf

Ebazpen horretan honako hauek zehazten dira: eskaerak aurkezteko helbidea, identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoak, prozedura bakoitzean eransten den dokumentazioa sinatzeko bitartekoak, eta erregistroaren jakinarazpenak jasotzeko lekua.

Egun horretatik aurrera, BGAEen Erregistroarekin lotutako prozedura guztiak soil-soilik bide elektronikoetatik bete beharko dira.

Hauek dira prozedura horiek:

  1. a) BGAEak eratzea.
  2. b) BGAEen estatutuak aldatzea.
  3. c) BGAEak bateratzea.
  4. d) BGAEak zatitzea.
  5. e) BGAEak likidatuta desegitea eta BGAEen Erregistroan baja ematea.
  6. f) BGAEak likidatu gabe desegitea eta likidatzaileak izendatzea.
  7. g) BGAEak desegitea eta BGAEen Erregistroan baja ematea.
  8. h) Aurreikuspen-planei alta ematea.
  9. i) Aurreikuspen sozialeko planei baja ematea.
  10. j) Aurreikuspen-planen erregelamenduak aldatzea.
  11. k) Aurreikuspen-planak lekualdatzea.
  12. l) Aurreikuspen-plan batean integratutako kolektiboak lekualdatzea. (BERRIA)
  13. m) BGAEetako gobernu-organoetako kideak izendatzea eta kargugabetzea. (BERRIA)
  14. n) Oinarrizko funtzioen arduradunak izendatzea eta kargugabetzea. (BERRIA)
  15. o) Berrorekatzeko plan bat onartzea.
  16. p) BGAEen araudiak eskatzen duen dokumentazioa aurkeztea. (BERRIA)
  17. q) Erregistratutako edukiei buruzko ziurtagiriak ematea. (BERRIA)
  18. r) BGAEen entitate gordailuzainak inskribatzea. (BERRIA)
  19. s) BGAEen entitate gordailuzainei baja ematea. (BERRIA)
  20. t) BGAEek BGAEetako Bazkideen Fitxategi Orokorra kontsultatzea.
  21. u) Aurrerantzean izapidetze elektronikoa izango duten beste prozedura guztiak.

Izapidetze elektronikoa errazte aldera, prozedurei buruzko azalpen-fitxak sortu dira, eta prozeduretako edozeinetara sartzean kontsultatu ahal izango dira zalantzarik izanez gero.

Apirilaren 5etik aurrera, adi egon behar da honako prozedura BERRI hauek Euskadiko BGAEen Erregistroan elektronikoki etengabe eguneratuta edukitzeko:

 BGAE guztiak

  • BGAEetako gobernu-organoetako kideak izendatzea eta kargugabetzea. Gobernu-batzarretako eta batzar nagusietako kideak, baldin eta batzarrak bazkideen ordezkari edo delegatuen bitartez egiten badira, etengabe eguneratu behar dira prozesu digital berriaren bidez.
  • BGAEen araudiak eskatzen duen dokumentazioa aurkeztea. Honako prozedura hau ezarri da BGAEen araudiak eskatzen dituen dokumentu GUZTIAK aurkezteko:

- Gordailutzako kontratua. Beti bat. Prozedura honen bitartez, honako hau egin ahal izango da:

o   BGAEen entitate gordailuzaina aldatu eta gordailutza-kontratu berria aurkeztu, hura erregistratu ahal izateko

o   edo gaur egungo gordailuzainarekin egindako kontratu-berritzeak aurkeztu, erregistratzeko.

- Gobernu onaren politikak.

- Oinarrizko funtzioak. Prozedura honen bitartez, honako hau egin ahal izango da:

o   oinarrizko funtzioen arduradunen izendapena erregistratu

o   edo oinarrizko funtzioak kanporatzeko kontratuak erregistratu.

- Auditoretza.

- Planaren azterketa ekonomiko-finantzarioa (edo aktuariala).

- Inbertsio-printzipioen deklarazioa.

- Akta-liburua.

- Urteko kontuak.

- Kudeaketa-txostena.

- Likidatutako BGAEen liburuak eta dokumentazioa.

- Hainbat kontratu.

- Aktak.

- Publizitate-kanpainak.

- Bizi-zikloaren estrategia.

- Bazkidearen defendatzailea.

- Entitate gordailuzainen sei hilean behingo txostena. (Entitate gordailuzainek baino ez dute egin behar izapide hau)

- Beste batzuk.

 Ziurtagiriak ematea: prozedura honen bidez eskatu behar dira.

 Aurreikuspen-planak dituzten BGAEak (gutxienez erretiroko prestazioa ematen dutenak).

  • ***Aurreikuspen-plan guztien bazkide babesleen altak eta bajak (mobilizazioak ez), arreta berezia jarriz “multienpresa planak edo baterako sustapeneko planak” direlakoei (baterako sustapeneko edozein plani ekarpenak egiten dizkieten enpresak/ETEak). Behin-behinean, eta prozedura espezifiko bat ezarri arte, eguneratze hau hiru hilean behin egin beharko da, estatistika- eta kontabilitate-dokumentazioaren bidez eta, zehazki, 1.6 ereduaren bidez.
  • BGAEen artean kolektiboak lekualdatzea (baterako sustapeneko plan guztiei ekarpenak egiten dizkieten enpresak/ETEak). Plan osoak ez. Lekualdatzeak prozedura elektroniko honen bidez egiten dira.
  • Oinarrizko funtzioen arduradunen izendapenak eta kargugabetzeak prozedura elektroniko berriaren bidez egiten dira.

 Aurreikuspen-planak dituzten BGAEen gordailuzainek (gutxienez erretiro-pentsioak ematen dituztenek) hiru prozedura dituzte, erabilera esklusibokoak, Euskadiko BGAEen Erregistroan alta edo baja emateko:

  • BGAEen entitate gordailuzainak inskribatzea.
  • BGAEen entitate gordailuzainei baja ematea.
  • Entitate gordailuzainen sei hilean behingo txostena. BGAEen araudiak eskatzen duen dokumentazioa aurkeztea prozeduraren bidez egiten da.

 Gorabehera edo zalantzen kudeaketa

Prozedurak kudeatzeko prozesuekin lotutako arazo teknikoei buruzko zalantzak argitzeko, 012 zenbakira deitu behar da Euskaditik, edo 945018000 zenbakira autonomia-erkidegotik kanpo egonez gero, eta egoitza elektronikoari buruzko zalantzak direla adierazi behar da.

Ziurtagiri digitalen eskaerei buruzko zalantzak IZENPEri helarazi behar zaizkio: www.izenpe.eus

Finantza Politikako Zuzendaritzak (FPZ) argitzen ditu prozedurak betetzearekin lotutako kontsulta juridikoak. Posta elektronikoz soilik egin ahal zaizkio kontsultak FPZri: epsv@euskadi.eus.

de los diferentes procedimientos. Las consultas a la DPF deben dirigirse únicamente a través del correo epsv@euskadi.eus.