Berdintasun eza eta honek errentarekin duen harremana
Argitalpen-data:
“Fundación Alternativas”ek Espainian ematen den berdintasun ezaren inguruko 3. txostena argitaratu du. Lan honetan perfil eta arlo ezberdinetako 17 ikertzailek parte hartu dute , eta berdintasun falta motak azaldu dituzte, zerk eragiten dituen eta zein den bakoitzaren egoera Espainian.
Berdintasun falta aberastasunaren banaketan
Dokumentuak berdintasun faltaren inguruko ikuspuntu eta joera garrantzitsuenak jasotzen ditu. Garrantzitsuenetako bat aberastasunaren banaketa da, historikoki errentaren banaketak baina pisu gutxiago izan duena. Txostenak dio, “soldataren banaketa eta errentaren banaketa” baina faktore gehiago kontuan hartu behar direla. Hala nola, aberastasunen eta herentzien banaketa, ondareen gaineko zergak jasandako aldaketek izan ditzaketen ondorioak,etab.
Berdintasun falta genero arloan
Bigarren atalean, genero mailako desberdintasunez hitz egiten da, ikuspuntu ezberdinetatik begiratuta. Aktibitate, enplegu eta soldata maila bezalako adierazleez gain desberdintasun motak ere aztertzen ditu, osasun eta hezkuntzan ematen diren desberdintasunei pisu berezia emanez.
Belaunaldien arteko berdintasun falta
Belaunaldien artean ematen diren desberdintasunak lantzeko adina, pobrezia eta kalteberatasun ekonomikoa lantzen dira.
Aukerak izateko berdintasun falta
Berdintasun faltaren alderdi eztabaidagarri edo polemikoenetakoa da hau; “hezkuntza aukeretan” zentratzen da txostena, alor honetan lorpen edo arrakasta gehien ekar ditzakeen erreminta da hau. Hezkuntza-aukerak
Hezkuntza aukerez gain, espainiar gizartearen errentaren egituran eman daitezkeen aldaketez ere mintzo da dokumentua. Krisi garaian desagertzeko arriskuan sartu zen “klase ertain” hori aipatzen da, ekonomiarentzat hain garrantzitsua dena. Izan ere klase ertainak ezinbestekoak dira egonkortasun soziala bermatzeko.
Dimentsioaniztun pobrezia
Gabezia adierazleen eboluzioaren inguruko argazki bat eskaini nahi du testuak. Argazki honetan zailtasun handienak dituzten kolektiboak (gazteak eta langabezia pairatzen duten familiak) eta ongizate materialaren inguruko gabeziak nabarmentzen dira.
Berdintasun falta ekonomian eta eten digitala
Ekonomian ematen den berdintasun falta eta eten digitalaren atalak ez du baliabide digitalez soilik hitz egiten; informazioa lortu, diskriminatu eta erabiltzeko gaitasunaz baizik. Bigarren mailako desberdintasuna kontsideratzen da, eta honenbestez oso zaila da hau murriztu edo desagerraraztea.
Berdintasun falta energetikoa
Txostenaren azken atalak gure gizartean ematen den berdintasun falta berri eta ezezagunenetakoa lantzen du: energetikoa. Horretarako Ongizate energetiko maila (etxebizitzako maila ekonomikoaz gain beharrak ere kontuan hartzen dituena) hartzen du du oinarri modura, etxebizitzako efizientzia energetikoa, kontsumitzaileen babes eta defentsarako neurririk ote dagoen, etab.
Gaiaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero hemen topatuko duzu