Osakidetzak bere jardun-protokoloa abiarazi du beste tuberkulosi-kasu bat antzeman ondoren
2017.eko urriak 30
Azken egunotan, Bizkaian, Tuberkulosi-kasu komunitario bat antzeman ondoren egindako kontaktuen azterketak bidea eman du Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean osasun-langile bati eragindako beste kasu bat diagnostikatzeko. Horrek ez du zerikusirik ospitale berean duela hilabete eta erdi beste profesional batengan eragina izan zuen aurreko gertaerarekin.
Osakidetzrenjagoletza aktiboari esker eta kontaktuen azterkeei eskerpaziente berri hau aurkitu da etadagoeneko tratatzen ari da egoera horietarako ezarritako jardun-protokoloei jarraituz. Jagoletzaren hobekuntzak ez du aditzera eman 2017 an, Euskal Autonomia Erkidegoan, tuberkulosi-tasen igoera erreala egon denik. Izan ere, urteko zifrek behera egiten jarraitzen dute eta gaixotasun honen prebalentzia oso txikia da. Dena den, horrek ez du esan nahi errotik ezabatu denik.
Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean lan egiten duen profesional batengan kasu berri hau hauteman ondoren, Osakidetzak abian jarri du Euskal Autonomia Erkidegoko Tuberkulosi Programan ezarritako jardun-protokoloa, eta egiaztatu du ez dagoela inolako loturarik ospitale berean antzemandako bi tuberkulosi-kasuen artean.
Datozen egunotan, pazienteei eta osasun-profesionalei dei egingo zaie jardun-protokoloan jasotako probetan parte har dezaten.Horrela, Prebentzio Zerbitzuak dei egin dioastelehenean Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Segurtasun eta Osasun Batzordeari, ospitaleko langile guztiei behar den informazio guztia emateko. Gainera, eraginpean egon ahal izan diren langileei bidezko neurriak azalduko zaizkie.
Gogoan izan behar da tuberkulosiaren gaixotasuna ez dela errotik ezabatu —Bizkaian, urtean 170 bat kasu erregistratzen dira—; baina, egun, tratamendu egokiaz sendatu egiten dela.Aire-bidetik kutsatzen da, eztul egitean edo hitz egitean, eta, oro har, hura transmititu ahal izateko, bizikidetasun estua eta luzarokoa behar da.Tuberkulosiaren baziloa oso sentikorra da kanpoko baldintzekiko. Beraz, ez da beharrezkoa inolako jardunik osasun-etxeko instalazioen gainean, eta ospitaleak erabateko normaltasunez jarrai dezake jardunean.Horren haritik, biztanleei lasaitasun-mezu bat helarazi behar zaie. Izan ere, abian dira beharrezko prebentzio-neurri guztiak. Bestalde, eskertu behar da datozen asteotan paziente eta profesionalengandik beharko den lankidetza.
Osasun Sailak eta Osakidetzak unean-unean emango dute egoera honen bilakaeraren berri, neurri gehiago hartu behar izanez gero.
Gurutzetan, 2017ko urriaren 27an