Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Argitalpen-data: 2014/01/31

Abian da "Euskadi.net berria": Euskadi.net-en oinordekoa

Berebiziko eta ilusioz betetako egitasmo bat dugu esku artean. Bai, ohi den bezala, “Euskadi.net berria” izendatu dugu, eta ezagutzen dugun Euskadi.net-en ondorengo izan nahi du.

Euskal administrazioak Internet-en duen atari”tzat ezagutzen dugu Euskadi.net. “Administrazioa herritarrei hurbiltzeko” asmoarekin, Eusko Jaurlaritzak sortzen duen informazio kopuru handia biltzea lortu du, zori handi edo txikiagoarekin. Hori da Euskadi.net-en urteetan aldarrikatu den helburu nagusietako bat, bakarra ez bada ere.

1996an, Euskadi.net-en sorrera bultzatu zuen Lehendakaritzak –hori da, behintzat, nik erabiltzen dudan datua-. Ondoren, “izapide, zerbitzu eta arau propioen gaineko argibide zehatzak herritarren esku jartzeko obligazioa”ren konpromisoa bereganatu zuen  lan-unitatearen eskuetara iritsi zen, hain zuzen ere, Web Zerbitzura. 108/2004 Dekretuak, ekainaren 8koak, araupetua (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzen du), Euskadi.net,  2004 ingurutik aurrera, gutxi gorabehera nabariak eta gogobetekoak izan diren irudi-aldaketak hartu ditu bere gain. Gogobetekoak diot, zeren eta “eder edo itsusi, zein begik ikusi”. Datu pare bat: gaur egun, euskal biztanleriaren %65,8 gara Internet-eko erabiltzaileak. Kontuan izan Eustat-ek 2.174.033 biztanle dituela zenbaturik EAEn, 2011ko urtarrilaren 1ean.

Web-ingurune aldakor hau aintzat harturik, saiatu gara azken web-teknologiak eta horien interakzioak nabigatzaileekin egokitzen, ahalik eta hobekien egiteko. Ikusi nahi al duzue orain arte egindakoa?

Ez dugu inongo erregistro historikorik. Bai, ordea, 2004an paperean egindako lehen proposamenak. Hemen dituzue.

Euskadi.eus proposamena 2004

Euskadi.eus proposamenak 2004

Euskadi.eus proposamenak 2004

Baina Euskadi.net-en bilakaera ikusi ahal izateko, Archive.org webguneaz baliatuko gara. Euskadi.net atariaren gararapena erakusten digu honek, denboraren joanean izandako hainbat hobekuntzarekin.

Honela ikusten zen Euskadi.net 1999ko otsailaren 8an.

Euskadi.net 1999an

Eta honela, 2005eko abuztuaren 7an.

Euskadi.net 2005ean