Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Espainiar herritartasuna lortzea



Espainiar herritartasuna lor daiteke Espainian legez 10 urtez jarraian bizi izan bada.

Asilo eta babesa lortu duten atzerritarrek bost urtean lor dezakete.

Iberoamerikako herrialdeetako, Andorra, Filipinak, Ekuatore Ginea, Portugalgo edo jatorri sefardia dutenek urte bian lor dezakete.

Urte batean, soilik Espainiako lurraldean jaio denak eta bi urtez jarraian espainiar herritar edo erakunde baten tutoretzapean egon denak lor dezake. Baita urtebete espainiar pertsona batekin urtebete ezkonduta daramanak ere edo espainiar baten alargunak, ezkontidea hil zenean bananduta ez bazeuden. Azkenik, urtebeteko epe horretan aukera izan dezake, Espainiatik kanpo jaiotako pertsonak, gurasoetako bat edo aiton-amonetako bat espainiarra bada.

Espainian guraso atzerritarrengandik jaiotako haur guztiak ez dira espainiarrak. Horretarako euren lege zibilen arabera naziotasuna lur-eskubideagatik lortu behar da eta ez odol-eskubideagatik (naziotasunaren presuntzio arrunta).

NON?

Espainiako nazionalitatea lortzeko izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistro Zibiletan egiten dira.

Azken eguneratzea: 2010/07/27