Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Gidabaimena



Euskal Autonomia Erkidegoan gidabaimen ofizial barik gidatzea delitua da.

Egoitza-Baimenen bat lortutakoan beste sei hilabetez erabil daiteke jatorrizko herrialdeko gidabaimena.

Epe hori amaitzean, Espainiako gidabaimena lortu behar da, aurrez baldintzak egiaztatuz eta dagozkion probak gaindituz: azterketa teorikoa eta praktikoa.

Europar Batasuneko edo Europar Espazio Ekonomikoko (Norvegia, Islandia y Lienchenstein) kide diren herrialdeetako gida-baimenen titularrek ez dute zertan egin azterketarik.

Europar Erkidegoko kide ez diren herrialdeetako gida-baimenak ere trukatu daitezke. Horretarako titularrak bizileku-baimena, bizileku eta lan-baimena edo ikasketak egiteko egonaldi-baimena eduki beharko du, indarrean jakina. Ondoren aipatzen diren herrialdeak dira gida-baimenen truke horretan sartzen direnak:

  • Andorra
  • Algeria
  • Argentina
  • Bolivia
  • Txile
  • Kolonbia
  • Hego Korea
  • Kroazia
  • Ekuador
  • Japonia
  • Maroko
  • Paraguay
  • Peru
  • Dominikar Errepublika
  • Suitza
  • Uruguai
  • Venezuela

Trukerako beharrezko dokumentazioa

  • Probintzietako Trafikoko Buruzagietan eskura daitekeen inprimaki ofiziala.
  • Jatorrizko gidabaimaren originala eta horren fotokopia, baita itzulpen ofiziala ere.
  • Gaitasun psikofisikoari buruzko txostena, Gidariak Aztertzeko Zentro batek emana, eskatzailearen argazki eguneratu batekin.
  • Duela gutxi ateratako argazki bi, 32 x 25 mm-koak.
  • Epailearen ebazpen baten bitartez motor-ibilgailuak eta ziklomotoreak gidatzeko eskubidea kendu ez izanaren eta daukana kontrolpean edo etenik ez dagoenaren adierazpena.
  • Eskatu den gidabaimenaren maila bereko beste baimen edo lizentziarik ez izatearen aitorpena, baimen hori Espainian nahiz beste Europako Erkidegoko herrialderen batean igorria izan arren.
  • Titularraren adierazpena, baimena benetakoa dela, balio duela eta indarrean dagoela azaltzeko eta horren erantzukizuna hartzeko.
  • Trukatu nahi den gidabaimena, originala eta horren kopia.
  • Legez ezarritako tasa.

NON?

Informazio gehiago lortzeko edo gidabaimenak edo gidabaimenen trukea eskatzeko dagokion Probintziako Trafikoko Buruzagitzara jo behar da (aurretiko txanda eskatu 902300175 telefono-zenbakiaren bitartez).

Azken eguneratzea: 2010/09/08