Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Zer egin emakumeen kontrako tratu txarrak daudenean



Inork ez du eskubiderik zuri mehatxurik edo min egiteko edo zu iraintzeko. Hurreko senide batek berak ere ez du eskubiderik sexu harremanak izatera behartzeko, jendaurrean iraintzeko, diruaz jabetzeko aukera kontrolatzeko, ezta zure lagunekin edo senideekin harremanetan izatea galarazteko ere.

Edozein herrialdetakoa izanda ere, tratu txarrak jasaten badituzu laguntza eska dezakezu:

Erasoren bat izaten baduzu edo laster izango duzula uste baduzu, 900 840 111 telefono-zenbakira dei dezakezu, edo Udaltzaingoari edo Ertzaintzari, edo epaitegiari babesteko eska diezaiokezu.

Dagoeneko tratu txarrak jasan badituzu edo beldur bazara, (900 840 111) telefono-zenbakira ere dei dezakezu, edota Udaltzaingoari edo Ertzaintzari eska diezaiokezu laguntza zuzenean edo zure konfiantzako pertsona baten bitartez.

Lesioak izan badituzu, joan larrialdietako osasun-zentro batera. Han arreta emango dizute eta azaldu ahalko duzu zelan egin diren lesioak eta eskatu ahalko duzu txosten medikoaren kopia bat. Azken hau oso baliagarria da.

Lesiorik ez badaukazu ere, zu bizi zaren udalerriko Gizarte Zerbitzuei eska diezaiekezu laguntza. Gizarte Zerbitzu horiek lagunduko dizute, zure eskubideen berri emango dizute eta bizi duzun egoeratik ateratzen lagunduko dizute.

  • Informazioa eta orientabideak.
  • Bizilekua utzi behar izaten duten eta nora joan ez duten emakumeei harrera emateko udal etxebizitzak.
  • Profesional espezializatuek laguntza psikologikoa ematen dute.
  • Gizarte eta hezkuntza arloko laguntza, harrera emandako emakumeentzat eta haren pentzuan dituzten pertsonentzat.
  • Larrialdietako diru-laguntzak, harreran dauden emakumeen beharrak betetzeko, dituzten diru-sarrerak nahikoak ez direnean.
  • Aholkularitza juridikoa.

Informazio gehiago

Azken eguneratzea: 2010/07/22