Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Web nabigatzaileak

Sarrera

Web nabigatzaile bat World Wide Web (WWW) saretik hipertestu bidezko dokumentuak eskuratzea ahalbidetzen duen aplikazioa da. Dokumentu hauek HTML kodez osatutako web orrialdeak izaten dira normalean, munduko edozein web zerbitzaritatik eskuratu daitezkeelarik.

Zeharo garrantzitsua da kontuan hartzea gure erabiltzaileek erabiliko duten nabigatzailea. Teorian, W3Ck argitaratutako estandarrek (egun, XHTML, HTML4 eta CSS2) bermatatzen dute webguneak nabigatzaile guztietan berdin ikusiko direla. Alabaina, errealitatea oso bestelakoa da: Nabigatzaile bakoitzak (Internet Explorer-ek, batez ere) bere ezaugarriak eta berezitasunak ditu HTML kodea erakustean. Hori dela eta, askotan, teknika "bereziak" erabili beharko ditugu gure atariak hainbat nabigatzailetan berdin ager daitezen. Gauza bera gertatzen da garatze prozesuan dauden HTML5 eta CSS3 estandarrekin.

Mozilla Firefox

Mozilla FirefoxMozilla Firefox Mozilla Fundazioak garatutako web nabigatzaile librea da, edonork lagundu dezakeena bere bilakaeran, eta euskaraz ere eskaintzen dena. Mozilla Application Suite-en ondorengoa da, eta gaur egun, Mozilla Korporazioak bilakatzen du. Mozilla Firefox Interneteko gehien erabilitako hirugarren nabigatzailea da.

Firefox hainbat plataformatan erabil daitekeen web nabigatzailea da, eta Microsoft Windows, Mac OS X, GNU/LINUX, eta Unix-en oinarritutako beste hainbat sistemetako, bertsio desberdinetarako baliagarria da. Bere iturri kodea librea da, GPL/LGPL/MPL hirukoitza baten mendean publikatutakoa. Bere azken bertsioak (35.0) CSS2 eta XHTML estandarrak jarraitzen ditu, eta HTML5 eta CSS3 estandarren gehiena ere bai.

Firefox euskaraz eskuragarri dago.

Firefoxen gehigarriak: Firebug

Firebug Firefox nabigatzailearen gehigarri bat da. Oso erabilgarria da web garatzaile eta maketatzaileentzat. Gehigarri honek hainbat utilitate du edozein web orria, “inline” eta bat-bateko moduan editatu, aztertu eta kudeatzeko. Horrela, web orri edo aplikazio baten DOM egitura, CSS, HTML eta JavaScript kodea modu erraz eta azkar batean aztertu eta aldatzeko aukera ematen du nabigatzailean bertan, inolako kanpo aplikazio baten beharrik gabe. Instalatzeko, ireki "Tresnak>Gehigarriak" menua eta bilatu Firefoxen online zerbitzuan.

Firefoxen gehigarriak: Web Developer

Web Developer da Firefox nabigatzailearentzako gehigarri bat. Web garapenerako edizio eta depurazio hainbat tresna eskaintzen ditu. Instalatzeko, ireki "Tresnak>Gehigarriak" menua eta bilatu Firefoxen online zerbitzuan.

Firefoxen gehigarriak: Euskalbar

Euskalbar euskararekin lotutako web baliabideak modu errazean atzitzea ahalbidetzen duen tresna informatikoa da. Euskalbar Mozilla Firefox web nabigatzailearen gehigarri gisa erabiltzen da. Euskalbarri esker, hitzak euskaratik ingelesera, frantsesera, gaztelaniara eta japonierara itzul daitezke, eta ingelesetik, frantsesetik, gaztelaniatik eta latinetik euskarara.. Instalatzeko, ireki "Tresnak>Gehigarriak" menua eta bilatu Firefoxen online zerbitzuan.

 

Windows Internet Explorer

Windows Internet Explorer 8Internet Explorer (IE edo MSIE ere deitzen zaio) Microsoftek garatutako web nabigatzaile bat da, Windows sistema eragileekin batera banatzen dena. 1995ean sortu zuten, Microsoftek Mosaic nabigatzailearen kodea erosi eta gero. Internet Explorer izena eman zioten Netscape Navigatorekin lehiatzeko asmoz. Web nabigatzailerik erabiliena da, bere erabilpena jaisten ari den arren, segurtasun arazoak eta Mozilla Firefoxen merkaturatzea medio..

Bere azken bertsioa 11 da. Eusko Jaurlaritzako ordenagailuetan instalatutako bertsioa 8.0 da. Eusko Jaurlaritzako barne aplikazioentzako nabigatzaile "ofiziala" da. 8.0 bertsioak ez ditu HTML5 eta CSS3 betetzen, eta indarrean dauden estandarrak (XHTML eta CSS2) partzialki onartzen ditu.

Internet Explorer euskaraz erabiltzeko Windows sistema eragile osoa euskaraz jarri beharko da. Horretarako, jar zaitez harremanetan zure Saileko arduradun informatikoarekin.

Google Chrome

Google ChromeGoogle Chrome Googlek garatutako kode irekiko doako web nabigatzailea da. Kode irekiko osagaiekin konpilatuta dago, daukan aplikazioen garapenen egitura (Framework) bezala. %20,37ko merkatu-kuota dauka eta doan deskargatzeko aukera dago zerbitzu-baldintza zehatzen pean. Jarritako izena, erabilitako erabiltzailearen interfaze grafikoaren markotik dator.

Google Chromeren atzean dagoen software libre proiektuak Chromium izena du eta BSD eta Creative Commons Aitorpena lizentzien menpe dago. Bere azken bertsioan, XHTML eta CSS2 estandarrak onartzen ditu, eta garapenean dauden CSS3 eta HTML5 estandarrak ia guztiz betetzen ditu.

Google Chrome ez dago euskaraz eskuragarri.

Opera

OperaOpera Opera web nabigatzaile eta Interneteko ''suite'' bat da, Opera Sofware enpresa norvegiarrak sortua. Aplikazio hau doainekoa da 8.50 bertsioa kaleratu zenetik, aurretik shareware edo adware izanda, eta 26 bertsioa baino lehen, bakarrik ordainezkoa izanda. Bere azkartasuna, sekuritate, estandarren jasainketa (bereziki CSS), tamaina txikia, internazionalitasuna eta oroarreko berriztapenarengatik ezaguna da.

Bere lehen bertsioetatik hona, pestaina bidezko nabigazioa, Speed Dial-a, nabigazioan saguaren mugimendua, lekuko pertsonalizazioa eta pestainaren miniaturazko ikuspena ekarri du. Bere azken bertsioan, XHTML eta CSS2 estandarrak onartzen ditu, eta garapenean dauden CSS3 eta HTML5 estandarrak ia guztiz betetzen ditu.

Opera ez dago euskaraz eskuragarri.

Safari

Apple SafariSafari Applek MacOS X sistema eragilerako garatutako web nabigatzailea da. Web orrialdeak aurkezteko KHTML motorea erabiltzen du, zeina KDE proiekturako sortutakoa den. Hori dela-eta, Safariren barne-motorea software librea da eta GPL lizentziapean dago.

Bere azken bertsioa 8.0.2software komertzial gisa banatzen da, alabaina, bere WebKit nukleoa software askea da. Bere azken bertsioan, XHTML eta CSS2 estandarrak onartzen ditu, eta garapenean dauden CSS3 eta HTML5 estandarrak ia guztiz betetzen ditu.

Safari ez dago euskaraz eskuragarri.

Informazio gehiago

Oharra: Testuaren datu eta zati ugari Wikipediatik ateratakoak dira, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin lizentziapean