Ekonomia eta Ogasun Saila

Udalmap

Udalmap udalerri mailako informazio sistema bat da, Euskadiko AEko udalerrien errealitatea erakusteko helburuarekin sortua. Gainera, politika publikoen diseinu eta ebaluaziorako erabil daiteke, lurraldearen garapenerako erabaki hartzeak erraztuz, eta horrela, lurralde, ekonomia eta gizarte kohesio handiago bat eta ingurumenari errespetu handiago bat lortzeko.

Informazioa eta zerbitzuak:

Udalmapera sartu

UDALMAP: DEFINIZIOA eta EZAUGARRIAK

UDALMAP Euskal AEko udalerrietan oinarria duen lurralde-informazioaren sistema integratua da. Zerbitzu publiko bat eskaini nahi da, udalerrietako errealitate sozioekonomikoa hobetu ezagutu ahal izateko eta hartara erabakiak hartzea errazteko erkidegoaren hazkunde eta garapenean aritzen diren eragileei, publiko eta pribatuei.

Baita ere, GIS aplikazioa da, zeina baita bi estatistika eragiketa berriren emaitzen hedapenaren euskarri: “Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako iraunkortasunaren adierazleak” eta “Udalerrietako ekipamendu eta azpiegituren gaineko inkesta”. Aurrenekoz 2008ko otsailean aurkeztu eta argitaratzen da, eta diseinu, kalkulu eta ezarpen lanak Ogasun eta Herri administrazioko sailak eta Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) burutu dituzte lankidetzan.

Bi estatistika eragiketak martxoaren 27ko 53/2007 Dekretuak onetsitako 2007 urteko estatistika programan araututa daude, 172514 eta 172525 kodeekin. Helburua Udal Informazio Sistema (UIS) bat sortzea da; zehaztuz, sistematikoki Iraunkortasun Adierazleen Panela eta Udal Ekipamenduen Panela lortu nahi dira, ondokoetarako:

  • Euskal AEko udalerrietako errealitatea hobeto ezagutzea.
  • Ekipamendu eta azpiegituren defizita duten zonaldeak detektatzea, ezagutzea.
  • Politika publikoak baloratzeko eta ebaluatzeko sistema bat garatzea, tokiko eta eskualdeko garapenarekin erlazionatutako arlo askotan erabakiak hartzea erraztera bideratuak.
  • Udalerriarekin lotutako arazo multzoak identifikatzea
  • Lortutako informazioa gizartearentzako zerbitzu gisa hedatzea.

Udal Informazio Sistema hau zenbait baloretan oinarritzen da:

  • Informazio ofiziala: 2007ko Urteko Estatistika Programaren barneko estatistika eragiketa ofizialen emaitzak.
  • Gardentasuna: Informazioa, oso-osorik jartzen da erabiltzaile, instituzio eta eragile ekonomikoen eskura, publiko zein pribatuenera.
  • Zehaztasuna: Eragiketaren garapenaren barruko udal adierazleen harmonizazio, arrazionalizazio eta sistematizaziorik handienak bestelakoekin, beti ere udal informazioa sartzea bermatuz.
  • Lankidetza: Haren mantentzean parte hartzen dute: Ogasun Saileko Estatistika Organoa, EUSTAT, Eusko Jaurlaritzako zenbait sail, udal batzuk, Foru aldundiak eta beste erakunde batzuk
  • Informazioaren eguneratze etengabea

Adierazleen sistema baten garapena funtsezko egitatea da; izan ere, eragile publiko zein pribatuen erabakiak bermatu eta monitorizatzeko bidea ematen du, ondokoengatik:

  • Eskualdea Garatzeko Euskal Eredu bat artikulatzekotan funtsezko lanabesa da
  • Lisboako Estrategiako postulatuak tokiko eremura ekartzen ditu, han definitutako hiru ardatzen arabera egituratzen baita: Ekonomia-Lehiakortasuna; Gizarte kohesioa-Bizi kalitatea eta Ingurumena.
  • Informazio sistema interaktiboa da erabiltzaileen eta hedapen-aplikazioaren artean Gaikako mapetan azaldurik, datu heterogeneoen ikustarazte eta azterketa errazten du.
  • Tokiko garapen jasangarriaren politikarako sistema integratua da
  • Herri Administrazioko beste eragileen parte-hartzea sustatzen du, egitasmoa garatzeko aktore gisa edo oinarrizko informazioaren hornitzaile gisa.
  • Gizarteari orori zerbitzu publiko zuzena ematen dio, informazio garrantzitsua denontzat eskuragarri.

UDALMAP: EDUKIA ETA EGITURA

UDAL IRAUNKORTASUNAREN ADIERAZLEEN PANELA: EGITURA

Hasiera batean (informazio gehiagoz zabal daiteke) aukeratutako 251 udalerrietarako 144 adierazlek osatzen dute, ondoko irizpideen arabera:

  • Interpretazio argia edukitzea
  • Sendotutako estatistiketatik etortzea
  • Beste lurraldeetan lortutakoekin kuantifikagarriak eta konparagarriak izatea (kanpo konparagarritasuna)
  • Etengabe berrikusiak izatea, irudikatzen diren dimentsioetan oreka lortze aldera eta beraietan koherenteak izateko.
  • Gardenak eta erabiltzaileentzako erraz eskuragarriak izatea.

UDAL EKIPAMENDUEN PANELA: EGITURA

Gaur egun dauzkagun ekipamenduen tipologien arabera, den-denak barne hartzen dituzten bost sail edo azpi-panel ezarri dira.


Udalerriak

Aldundi eta Batzar Orokorrak

Mankomunitateak

Koadrillak

Udalerako interesgarriak diren beste loturak batzuk