Ekonomia eta Ogasun Saila

Koiuntura DI-DA batean

2024ko martxoa

Gizarte Segurantzako afiliazioa %2,0 hazi zen otsailean

Gizarte Segurantzako afiliazioa %2,0 hazi zen otsailean, hau da, aurreko bi hilabeteetan baino hamarren bat gehiago. Beraz, aurreko hiruhilekoetan lan merkatuak erakutsi zuen hedapen tonuari eutsi zaio. Halaber, horri esker, milioi bat afiliaziotik gorako maila finkatuta geratu da. Aurreko urteko hil beraren aldean, 19.400 afiliazio berri baino gehiago eskuratu dira.

Gizarte Segurantzako afiliazioa. Guztira
Urte arteko aldakuntza tasa

2024ko Otsaila
%2,0

KPI indizea lau hamarren igo zen urtarrilean

Euskadiko KPIaren urteko tasa %3,5ean kokatu da aurtengo urtearen hasieran, aurreko hilean erregistratutako tasa baino lau hamarren gorago, argindarraren prezioetan izandako garestitzeak eraginda. Hori horrela izanda, urtarrileko igoera horrekin, KPIak goranzko bidea berreskuratu du, hiru hilabetez jarraian beheranzko joera erakutsi ondoren.

KPI indize orokorra
Urte arteko aldakuntza tasa

2024ko urtarrila
%3,5

EAEk atzerrira bidalitako esportazioek beste errekor bat ezarri dute

Martxotik urrira bitartean esportazioek beherakada etengabeak izan zituzten arren, urte hasieran eta amaieran salmentek bilakaera ona izan zuten, eta, horri esker, urteko balantzea positiboa izan zen, beste kopuru maximo bat lortuz, Eustatek egindako lehen kalkuluen arabera. Hain zuzen ere, atzerrirako guztizko esportazioak %0,3 hazi ziren 2022an erregistratutakoaren aldean, eta horrek EAEko produktuen ia 32.645 milioi euro atzerrira saltzea ekarri zuen.

Esportazioak guztira
Milioi euro

Batez besteko hazkundea 2023
%0,3

Euroaren eremuko PMI konposatuak susperraldia iradokitzen du

Euroguneko PMIa 48,9an kokatu zen otsailean, hots, aurreko datua baino puntu bat gorago. Oraindik ekonomiaren uzkurdura eremuan murgilduta dagoen arren, azken zortzi hilabeteetan izan duen baliorik handiena da. Oro har, hurrengo hamabi hilabeteetarako enpresen konfiantza areagotu zen eta, horren ondorioz, enpleguak gora egin zuen azken zazpi hilabeteetako erritmo bizienean. Beraz, badirudi eurogunearen dezelerazioa moteltzen ari dela.

PMI konposatua
Eurogunea

2024ko otsaila
48,9

Eurogunearen sentimendu ekonomikoa zertxobait okertu zen otsailean

Otsailean, euroguneko eta Europar Batasuneko sentimendu ekonomikoaren indizea 95,4an kokatu zen. Bi kasuetan, beherakada gertatu zen aurreko datuarekin alderatuta. Azken datu horrekin, hogei hilabete dira sentimendua bere batez besteko balioaren azpitik dagoela. Industriarekiko konfiantzak ez zuen aldaketa handirik izan, zeren eta ekoizpena handitu bazen ere, atzerriko eskaerak jaitsi zirelako. Zerbitzuen kasuan, narriadura esanguratsua hauteman zen osagai guztietan.

Sentimendu ekonomikoa
Eurogunea

2024ko otsaila
95,4

Europako Batzordeak 2024rako hazkundea murriztu du, baina inflazioa ere jaitsi du

Europako Batzordeak EBko ekonomia 2024an %0,9 haziko dela aurreikusi du eta 2025ean, berriz, %1,7ra arte hobetuko dela. Nahiz eta ekonomia garrantzitsu batzuek, hala nola Alemaniak, Frantziak eta Herbehereek, beheranzko joera izan duten 2024. urterako hazkunde aurreikuspenetan, EBko ekonomia, oro har, hazkundera itzultzea espero da, %2tik gora haziko diren hainbat ekonomia txikiago barne. 2024ko lehen hiruhilekoan egoera ekonomikoa moteldu bada ere, urtean zehar jarduera pixkanaka bizkortzeko baldintzak mantentzen dira.

Europar Batasunaren BPGa
Urte arteko aldakuntza tasa

2024
%0,9

Taula makroekonomikoa. Eustat

Urte arteko aldakuntza tasa

2021 2022 2022 2023
IV I II III IV
BPG 6,0 5,4 3,4 2,3 1,5 1,6 1,6
Barneko azken kontsumoa 5,2 6,0 4,4 1,9 1,5 1,1
Familien kontsumoa 5,8 7,7 5,1 1,7 1,3 1,5
Administrazioaren kontsumoa 3,2 0,7 2,2 2,4 2,0 -0,6
Kapital eraketa gordina 5,9 8,7 4,8 1,6 2,5 2,6
Barne eskaria 5,3 6,7 4,5 1,8 1,7 1,4
Esportazioak 10,7 17,1 8,6 6,3 -2,5 -0,6
Inportazioak 9,4 18,7 10,2 5,5 -2,0 -0,7
Lehen arloa 15,1 -8,7 -7,3 2,1 -6,7 -2,3
Industria eta energia 5,3 4,7 2,4 1,1 -0,5 0,2
Eraikuntza 1,0 6,7 6,0 0,9 4,2 2,9
Zerbitzuak 6,6 5,9 3,7 2,9 2,1 2,0
Balio erantsi gordina 6,1 5,5 3,4 2,4 1,5 1,5
Ekoizkinen gaineko zerga garbiak 5,2 4,6 3,1 1,6 1,3 1,6
Enplegua 2,7 2,8 1,8 1,5 1,5 1,6 2,0