Bilaketa aurreratua

Ekonomiaz, Ekonomiari buruzko euskal aldizkaria  
Ekonomiaren esparruan, analisia eta eztabaida bultzatzeko eta bereziki EAEko ekonomiari dagozkion gaiak jorratuz, Eusko Jaurlaritzak 1985etik sei hilean behin nazioarteko argitaratzen duen aldizkaria. ISSN-0213-3865 / / E-ISSN 2340-4051

104.II/2023: Gizarte-erronka handiei aurre egiteko eskualde-estrategien belaunaldi berria

Oso onartuta dago lurraldeek, enpresek bezala, beren garapen ekonomikoa gidatzeko estrategiak garatu eta ezarri behar dituztela. Europan, lurraldean oinarritutako estrategiak ugaritu egin dira, eta, batez ere, lurralde bakoitzaren berezitasunetara eta gaitasunetara egokitutako eskualdeek hartutako espezializazio adimenduneko estrategietan (S3) ikusten dira. Estrategia horiek azken hamarkadan sendotzea eskualde-politikarako norabide estrategikoago baterantz urrats garrantzitsua bada ere, eztabaidak eta kritikak sortu dira ingurumen-, digital- eta soziodemografiko-trantsizioei lotutako gizarte-erronketan oinarritutako ikuspegirik ez dutelako. Horren ondorioz, eskualde-estrategien belaunaldi berri baterako proposamenak sortu dira, hala nola Iraunkortasunerako Espezializazio Adimenduneko Estrategiak (S4) edo Eskualde-Berrikuntzarako Partenariatuak (PRI). Ale berezi honek eskualde-estrategien belaunaldi berri honen ezaugarrietako batzuk aztertzen ditu, eta bere arrakasta lortzeko gainditu behar diren zenbait oztopori buruz hausnartzen du. Europako eta Europaz kanpoko lurralde-testuinguruetako ikuspegiak eta esperientziak biltzen ditu, eta bilakaera azkarrean dagoen egoera politikoak planteatzen dituen erronkei erantzuteko beharrezkoak diren lurralde-estrategien hainbat dimentsiotan jartzen du arreta. Edizio hau Beste lankidetza batzuk ataleko artikulu batekin osatzen da, Ekonomia Sozial eta Solidarioak Euskadiko garapenerako eskualde-estrategietan duen ezarpen-mailaren ikuspegia erakusten duena.

Arriba

  • Liburu osoa

    Ekonomia eta plangintza zuzendaritzaDirección de Economía y Planificación

  • Hitzaurrea

    Edurne MagroElvira Uyarra James R. Wilson


Abajo