Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Portugaleteko Zubia

Zubia | Munduan lehena | Burdinaren Urrezko Aroa | Ametsa edo negozioa | Mundu osoko herentzia | Zubi transbordadoreen sarea

Munduan lehena

Burdinazko gorputz eskergaBizkaia Zubia mundu osoan eraikitako lehen zubi eseki transbordadorea da. Horrenbestez, XX. mendeko  lehen herenean Europan eta Amerikan ugaritu ziren antzeko trepeta askoren aitapontekoa da. Horietako zazpi oraindik ere zutik daude, baina beren kontserbazio egoera kaskarragoa da. Hona zein diren transbordadore-zubi horiek: Rochefort (mende atarian, 1900an, inauguratua) Frantzian, Newport (1906), Warrington (1908) eta Middlesbrough (1911) Erresuma Batuan, Osten (1909) eta Rendsburg (1913) Alemanian, eta La Boca auzokoa (1915) Buenos Aires-en, Argentinan.

Eginkizuna betetzen eten gabe Bizkaia Zubia inauguratu zen egunean ekaitz gogor batek jo zuen Abra ingurua -Bilboko itsasadarra itsasoratzen den badia- eta horrek bertako aire sargoria garbitu zuen.  Orduan lotu zituen zubiak, behin betiko,  itsasadarraren bi ertzak, bere alimaleko gorputza metalikoaren bitartez.

 Duela 112 urteAlberto de Palacio Elissagüe arkitektoak 1888an egin zuen Bizkaia Zubiaren proiektua, artean hogeita hamaika urte baino ez zituela. Aurretik Frantzian bost urte igaro zituen, eta hango lan publikoen irudiez begi-niniak Ederra, funtzionala eta erabilgarriabeterik itzuli zen, eta kolkoa saint-simonismoaren idealez mukuru, zeinek gizadiaren aurrerabideak industriarenarekin eskuz esku  joan behar zuela aldarrikatzen baitzuten. Bilbotartasunak -burdinaren hiria sorleku alegia-  lagunduko zion, bestalde, material berriaren ahalbideak begiztatzen.

Modernotasuna hiru ardatzotan islatzen da Bizkaia Zubiaren baitan, adierazpide dotore, aurrerakoi eta gain-gaineko batez: baliabide doituak, eraikin soila eta arkitektoaren figura hartzea gizartearen eskakizunei erantzuteko teknologiaz baliatzen den espezialista legez.

Azken eguneratzea: 2016/09/07