Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren Argitalpenak

Liburuaren azalaIBAÑEZ, M., TORRECILLA, M.J., ZABALA, M. Arqueología industrial en Bizkaia
Argitalpen data:
1988 
Laburpena: Ibaizabal erdi eta behealdean ezarritako industriagune siderometalurgikoen pilaketa aztertzen duen liburua: burdinaren eta deribatuen monopolio ia-erabatekoa, kapitalaren eragina industriaren gorakadan, kontzentrazio industriala, lan-geruzapena eta atzerriko kapitalak.
Liburuaren azalaIBAÑEZ, M., TORRECILLA, M.J., ZABALA, M.: Arqueología industrial en Gipuzkoa
Argitalpen data:
1990
Laburpena: Gipuzkoako haran-hondoetako lur urria eskuratzeko, bestelako azpiegiturekin eta bizitegiekin lehian dauden fabrika, lantegi eta biltegi mordoxka jasotzen dituen argitalpena. Espezializazioa bailaraz baliara eta ia herriz herri: ekipamenduak papergintza, altzarigintza, elikagaigintzarako, eta garai batean ehungintzarako.
Liburuaren azalaIBAÑEZ, M., TORRECILLA, M.J., ZABALA, M. : Arqueología industrial en Álava
Argitalpen data: 1992
Laburpena: Errota, upeltegi, dolare eta azukre-lantegiak agertzen dituen liburua, baita ere nekazaritzarekin loturiko aurreneko industria ekimenak, burdinolak edo nekazaritzako makinak egiteko Penintsulako lehenengo fabrika. Vitoria-Gasteiz 60ko hamarkada arte industriagune txiki bat izan zen, merkatari, funtzionario, apaiz-moja eta militarren hiria, eta Arabako gainerako lurraldea nekazaritzatik bizi zen.

EUSKALERRIKO ATLAS ETNOGRAFIKOA

Liburuaren azalaJuegos infantiles en Vasconia
Argitalpen data:
1993
Orrialde kopurua: 994
Laburpena: Haurren munduarekin zerikusia duen oro jasotzen du, XX. mendean: jokoak, kantak, haurrek ingurunearekin duten harremana, erabiltzen dituzten formula eta erritoak, eskuz egindako jostailuak eta bildumazaletasuna.
Liburuaren azalaRitos funerarios en Vasconia
Argitalpen data:
1995
Orrialde kopurua: 846
Laburpena: Funtsean, heriotzarekin loturiko erritoak aztertzen ditu: iragarpenak, agonia eta biderakoa; hilak beztitzea, heriotzaren berri ematea eta gorpuaren beila; segizioa, hiletak eta, azkenik, lur-ematea. Labur esanda, hileta-errituekin zerikusian duen guztia.
Liburuaren azalaRitos del nacimiento al matrimonio en Vasconia
Argitalpen data: 1998
Orrialde kopurua: 822
Laburpena: Funtsean, bizitzaren errituak aztertzen ditu; hasi jaiotzatik eta horren inguruko sinismenak, bataioa, lehen jaunartzea, nerabezaroko eta gaztaroko ohiturak, maitasun-harremanen hastapenak, ezkongai-aldia eta ezkontza, eta eztei-oturuntza eta ezkontza-ondoko usadioak.
Liburuaren azalaLa alimentación doméstica en Vasconia
Argitalpen data: 1999
Orrialde kopurua: 768
Laburpena: Baskonian, familiaren tradizioan elikagaiek eta elikadurak izan dituzten prozesu material eta sinbolikoak aztertzen ditu, besteak beste horien elaborazioa, kontserbazio-teknikak, errituak, ospakizunak eta XX. mendean izandako aldaketa.
Liburuaren azalaGanadería y pastoreo en Vasconia
Argitalpen data:
2000
Orrialde kopurua: 1020
Laburpena: Abeltzaintza eta artzaintza tradizionalaren deskripzioa, baita gaur eguneko bilakaerarena ere. Abereen hazkuntza aztertzen da, estabulazioa, ekiladura eta ugalketa; mendiko artzain-bizitegiak, transhumantzia, artzaintza-moldeak eta artzainaren jarduerak. Horietaz gainera, erlezaintza, etxabereak zaintzearen inguruko sinismenak eta errituak, eta artzainen bizikera ludikoa.

Liburuaren azalaMedicina popular en Vasconia
Argitalpen data:
2004
Orrialde kopurua: 750
Laburpena: Gaixotasunei buruzko herri-jakituria biltzen du, sorburuak eta sendabideak. Lehenengo zatian giza-gorputza aztertzen du, ingurunearen eragina, sintomak eta sendabide orokorrak eta petrikiloen prektika sendatzailea. Gero buruko minak, hortz-aginetakoak, begietakoak eta belarrietakoak jorratzen ditu, eta larru-azaleko arazoak. Jarraitzen du odola, arnas eritasunak, urdailekoak eta tripakoak eta gainerako erraietakoak azaltzen; hezurretako minak, lesioak (zauriak eta odoljarioak, hozkadak eta ziztadak). Azken kapituluetan giza-ugalketa aipatzen du, haurren gaitzak, gaixotasun batzuen inguruko jatorriari buruzko sinismenak, begizkoa eta herri-erlijioaren erabilera gaitzen sendabide moduan.
Liburuaren azalaPALACIOS MENDOZA, V.: Patrimonio arquitectónico en la Cuadrilla de Zuia. Elementos menores / Zuiako Koadrilako ondare arkitektonikoa. Elemento txikiak
Argitalpen data:
1998
Orrialde kopurua: 446
Laburpena: Zuiako Koadrilako elementu txikiak xehe-xehe aztertzen dituen azterlana, elementu horien eraikuntza-teknikak hobeto ezagutzen laguntzen duena.
Liburuaren azalaPALACIOS MENDOZA, V.: Patrimonio arquitectónico en la Cuadrilla de Salvatierra. Elementos menores / Aguraingo Koadrilako ondare arkitektonikoa. Elementu txikiak
Argitalpen data: 2002
Orrialde kopurua: 507
Laburpena: Aguraingo Koadrilaren menpeko lurralde-eremuan dauden eraikin txiki askoren bilketa zorrotz eta sistematikoa.
Liburuaren azalaPALACIOS MENDOZA, V.: Patrimonio arquitectónico en la Cuadrilla de Laguardia-Rioja Alavesa. Elementos menores / Biasteri-Arabako Errioxa Koadrilako ondare arkitektonikoa. Elementu txikiak
Argitalpen data:
2004
Orrialde kopurua: 495 + CD
Laburpena: Goardiako eta Arabako Errioxako nekazaritza-arkitekturaren eta azpiegitura zaharren inguruko ondare aberatsari buruzko liburua. Nabarmentzekoak dira ardogintzari loturiko arkitektura zaharrak.
Liburuaren azalaPALACIOS MENDOZA, V. (2003): Patrimonio arquitectónico en la Cuadrilla de Campezo-Montaña alavesa. Elementos menores / Kanpezu-Arabako mendialdea Koadrilako ondare arkitektonikoa. Elementu txikiak
Argitalpen data: 2003
Orrialde kopurua: 467
Laburpena: Eskualdeko elementu arkitektonikoen azterketa sakona. Eraikitako ondarearen eta ondare naturalaren arteko harremanak islatzen ditu (ingurua, paisaia, ingurumena, fauna eta flora...

IKASTOLEN ELKARTEA : Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ondare arkitektonikoa.

CDaren azala. Erlijiosoa
Argitalpen data: 2002
Argitalpen mota: CD
Laburpena: Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ondare arkitektoniko erlijiosoa (ermitak, elizak, katedralak).
CDaren azalaIndustria eta azpiegiturak
Argitalpen data: 2003
Argitalpen mota: CD
Laburpena: Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ondare industrialaren azpiegiturak eta lanak.
CDaren azalaZibila
Argitalpen data: 2004
Argitalpen mota: CD
Laburpena: Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ondare zibila.
Liburuaren azalaOndare industrialaren babes eta birbalorapenari buruzko I. Jardunaldiak - I Jornadas sobre la protección y revaloración del Patrimonio Industrial
Argitalpen data: 1984
Orrialde kopurua: 575
Laburpena: Ikerketa historikoaren alorrean, ondare industrialarenean, diseinugintzan, legegintzan eta herri-administrazioan espezialista direnek egindako txostenak.
Liburuaren azalaKultura herrikoiari buruzko nazioarteko topaketak- Encuentros tradicionales de Cultura Tradicional
Argitalpen data:
1985
Orrialde kopurua: 185 
Laburpena: Potugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren barruan kultura herrikoiari buruzko nazioarteko topaketa hauek egin ziren. Bertan, alor horretako hainbat espezialistak beren txostenak aurkeztu zituzten.
Liburuaren azalaGure lehen urratsak. 1990. Odisea en el pasado
Argitalpen data: 1990
Orrialde kopurua: 278
Laburpena: Euskal Herriaren Historiaurreari buruzko erakusketa baten ondorioz sorturiko testua. Jose Migel Barandiaranen lanaren zati bat jasotzen du. Santimamiñe, Altxerri eta Ekaingo haitzuloak agertzen dira, eta bertako arpoiak, azkonak eta fibulak, eta zaldi, orein eta zezenen irudiak.
Liburuaren azalaArs lignea: Zurezko elizak Euskal Herrian - Las iglesias de madera en el País Vasco
Argitalpen data: 1996
Orrialde kopurua: 253
Laburpena: Euskal Herriko elizen zurezko eraikuntzaren historia.
Liburuaren azalaAZKARATE GARAI-OLAUN, A.; GARCIA CAMINO, I. Estelas e inscripciones medievales del País Vasco (siglos VI-XI). I. País Vasco Occidental - Euskal Herriko erdi aroko hilarri eta inskripzioak (VI-XI. Mendeak) I. Euskal Herriko  Mendebaldea
Argitalpen data:
1996
Orrialde kopurua: 348 
Laburpena: Euskal Herriko Azken Aintzinateko eta Goiko Erdi Aroko epigrafe eta hilarrien inbentarioa.
Liburuaren azalaViejas fábricas, nuevos usos - Fabrika zaharrak, erabilera berriak
Argitalpen data: 2001
Orrialde kopurua: 103
Laburpena: Euskal Ondare Industrialaren ikuspegia, alderdi bikoitzetik aztertuta: ondasunak kudeatzea eta berrerabiltzea. Egindako jarduketa garrantzitsuenak jasotzen ditu.

Liburuaren azalaCongreso Vasco de Patrimonio Industrial. Gestión del Patrimonio Industrial en la Europa del s. XXI - Industria ondarearen Euskal biltzarra. Industria ondarearen kudeaketa Europan XXI. Mendean
Argitalpen data: 2001
Orrialde kopurua: 315
Laburpena: Ondare Industrialak berrerabiltzeko dituen aukera ugariren lagin bat: meatzaritzako ustiapenak eta burdina lantzekoak balioestea, ondarean kontserbazioan oinarritutako hirigintza bereoneratzeko programak eta garapen ekonomikokoak, eta hirigintza jarduketa berriak industralizazio zaharreko guneetan oraingo ondare industriala kontserbatuz.

Liburuaren azalaJornadas de Urdaibai sobre desarrollo sostenible. Patrimonio Cultural - Garapen jasangarriari buruzko Urdaibai IX. Jardunaldiak. Ondare Kulturala
Argitalpen data: 2004
Orrialde kopurua: 173
Laburpena: Bermeoko Arrantzalearen Museoan (Bizkaia) 2003ko azaroaren 27an eta 28an egindako jardunaldietan aurkeztu ziren kultura ondareari buruzko txosten batzuk biltzen ditu (ondare naturala, materiala, ukiezina, arriskuan dagoena eta berreskuratze bidean dagoena).

 

         --» Orri-hasiera --» Orri-hasierara itzultzea