Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Portugaleteko Zubia

Zubia | Munduan lehena | Burdinaren Urrezko Aroa | Ametsa edo negozioa | Mundu osoko herentzia | Zubi transbordadoreen sarea

Mundu osoko herentzia

Zubia gabazBizkaia Zubia XIX. mendeko ingeniaritzaren emaitza arrakastatsuenetako bat da, ordura arteko garraiobideen munduko berrikuntza bikain bat. Garai hartako burdinazko arkitekturan eta tren-bidegintzan izandako berrikuntzak biltzen ditu bere baitan, halako moduan non emaitza original, eder eta orekatsua sortu duen, aldi berean bidaiarien garraioari erantzun egokia emanez eta orografia konplexuko eta itsasontzi-trafiko korapilatsuko kokagune batera egokituz. Gainera, transbordadore-zubien tipologia aktitektonikoaren eta teknologiaren adibiderik behinena da. Eta bere kontserbazio-egoera bikaina da; izan ere, urte hauetan guztietan behin ere ez dio funtzionatzeari utzi eta, gaur egun ere, ezin hobeto betetzen du sortze beretik izan duen helburua. 

Industria zibilizazioaren garaitza-arkua Bizkaia Zubia eraiki ondoren, antzeko hogei transbordadoretik gora egin ziren Europan eta Amerikan. Ingalaterran bost egin ziren, Newporteko zubia barne. Warrington herrian egin zirenetako bat oraindik zutik dago. Halaber Middlesbrough-ekoa, 1911ko abenduaren 17an inauguratua, zerbitzua ematen duen bakanetakoa baita. Runcon eta Widnes herriak 1905etik 1961era bitartean -azken urte horretan eraitsi baitzen- lotu zituen zubiaren arrastorik ere ez da gelditzen, plaka besterik ez, haren oroigarri.

 160 metroko taulaAlemanian hiru zubi transbordadore eraiki ziren; horietarik bi oraindik martxan daude. Kiel-eko zubia egiteko Frantziako zubietan garaturiko ezagutza baliatu zuten. Kalteak jaso zituen Lehen Mundu Gerran; 1914an zerbitzua bertan behera gelditu zen, eta 1919an behin betiko eraitsi zen "zaharkitua" zegoelako. Zorte hobea izan zuen Kiel-eko kanalaren gaineko Rendsburg zubiak: trenbide batek lotzen ditu bi ertzak, eta maiz samar tren bat pasatzen da gainetik. Bizirik iraun duen beste zubi alemaniarra, Osten-go zubi transbordadorea, eskualdearen jabetzakoa da, baltzu bat arduratzen da hura zaintzeaz eta mantentzeaz, eta turismo-gune garrantzitsu bat da.

Amerikan ere egin ziren horrelako zubiak. AEBko zubi transbordadore bakarra Duluth-en zegoen (Minesota). 1905ean eraiki zen, baina 1930 eraldatu eta jatorrizko zubiaren  egitura osoa aprobetxatuz, zubi altxagarri bihurtu zen. Oraindik zerbitzuan dago. Brasilen, 1915ean inauguratu zen Rio de Janeiro hirian "Ponte Alexandrino de Alencar" izeneko zubi transbordadorea, ingeniari alemaniarrek eraikia. 1935ean eraitsi zuten.

 Munduan lehenaHorrenbestez, Amerika osoan zubi transbordadore bat aurki daitekeen herrialde bakarra Argentinar Errepublika dugu, zehatzago esanda Buenos Aires-eko La Boca auzoa. Bertan hiru zubi eraiki ziren, "Puente Doctor Luis Sáez Peña", "Puente Capitán General Justo José de Urquiza" eta "Puente Nicolás Avellaneda" izenekoak. Gaur egun azkena baino ez da gelditzen, eta erabateko gainbeheran dagoenez egun batetik bestera  lur joko du.

Azken eguneratzea: 2016/09/07