Honako argazki sorta pasa den abenduaren 2an Euskalduna Jauregian (Bilbo) burutu zen Ondare Digitala: berreskurapen, babespen eta zabaltze estrategiak jardunaldiari dagokio. Allan Arvidson-ek (The Nacional Library of Sweden), 1996 geroztik, Suediako web orrien atzitzearen esperientzari buruz hitzegin zigun. Bestalde, Luis Collado-k, Espainiarako eta Portugalerako Google Book Search-eko zuzendariak, Google Book Search proiektua azaldu zuen sakonki. Bukatzeko, Francisca Pulgar-ek, Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuko arduradunak, Ondarenet egitasmoa aurkeztu zuen modu ofizialean.