Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea (EIPS)


Zer da Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea (EIPS)?

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea (EIPS) Euskadiko udal-liburutegi guztiek osatzen dute, bai eta hitzarmen baten bidez Sarean sartu diren erabilera publiko orokorreko liburutegiek ere. 2007an sortu zen, urte horretan bertan onartu zen Euskadiko Liburutegien Legearen aginduz. Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Ondare Zuzendaritzaren Liburutegi Zerbitzuak du haren koordinazioaren ardura.

Bere katalogoaren helbide elektronikoa honako hau da: https://www.katalogoak.euskadi.eus/

Zer da Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen katalogoa?

Sarean parte hartzen duten Euskadiko udal liburutegi guztietako informazioa biltzen duen datu-basea da. Online katalogo honek (OPAC ere deitua) parte hartzen duten liburutegi guztietako funtsak bi hizkuntzetan kontsultatzeko aukera ematen du, eta materialen kokapena eta sarbidea errazten du, bai liburuak, bai filmak, bai musika, etab. Dokumentuak zein liburutegitan dauden jakin ahal izango duzu, baita horiek maileguan dauden, irakurleren bati mailegatuta dauden eta noiz itzuli behar diren ere. Gainera, Internetera konektatutako edozein ordenagailutatik edo gailutatik kontsulta daiteke.

Beraz, katalogoa (OPAC) liburutegi-sarean sartzeko-tresna da, gauza ezberdin hauetarako erabiliko duguna:

  • Liburutegi-sareko eta euskal bibliografiako funtsak kontsultatzeko.
  • Egile baten, gai jakin baten, euskarri zehatz baten edo edonolako irizpidearen araberako izenburuak ezagutzeko.
  • Dokumentuak aurkitzeko, dagokion liburutegian.
  • Irakurleari bere bilaketan laguntzeko, lotura edo erreferentzia bidez.
  • Denbora errealean dokumentuen nondik norakoa jakiteko (eskuragarri, mailegatuta, erresertbauta dauden), eta gainera:
    • iradokizunak eta erosketa-proposamenak egin ahal izateko (desideratak),
    • katalogoan sartu berri diren eta gure interesekoak diren azken izenburuak ikusteko,
    • gure bibliografia propioak sortzeko,
    • norberaren fitxa pertsonala kontsultatzeko,
    • transakzioak egiteko (maileguak berritu eta dokumentuak erreserbatu)
  • ELSNko OPACen pantaila osoa

Jo aurkibidera

Zenbat liburutegi daude EIPSaren katalogoan?

Gaur egun EAEko hiru lurraldeetako 286 liburutegi baino gehiagoetako funtsak kontsulta daitezke. Horrekin batera, Lege Gordailuko lanak ere kontsulta daitezke, euskal bibliografiaren bilduma osatzen dutenak,
Parte hartzen duten liburutegien zerrenda.

Jo aurkibidera

Liburutegi-txartel berarekin EIPSaren katalogoan dauden liburutegi guztien mailegu-zerbitzuan sar naiteke?

Jakina, liburutegi bateko bazkideek Sareko liburutegi-zerbitzuetarako txartel komuna jasoko dute. Proiektu honen azken helburua herritarrei EIPSren katalogoan dauden liburutegiek eskaintzen dituzten funts eta zerbitzuetarako sarbidea erraztea da.

Jo aurkibidera

Nola eska dezaket EIPSeko liburutegietan sartzeko erabiltzaile-txartel bakarra?

Parte hartzen duen edozein liburutegitara hurbiltzen bazara, jarraitu beharreko urratsen berri emango dizute. Inprimakia bete Inprimakia (PDF, 224 KB) (PDF) eta zure udalerriko liburutegira eraman dezakezu txartela eskatzeko.

Txartela ematen dizutenean pasahitz bat egokituko zaizu, horren bidez katalogotik (OPAC) jardun ahal izango duzu Internet bidez.

Txartel honekin berarekin, eLiburutegiaren zerbitzuetara sar zaitezke, EISPren liburu elektronikoak eta filmak online mailegatzeko plataformara:

http://www.eliburutegia.euskadi.eus/

Jo aurkibidera

Zer eskaintzen dit EIPSek, etxetik Interneten bidez konektatzen banaiz?

Katalogoaren (OPAC) web helbidera konektatzen bazara:

  • Liburutegi parte-hartzaileen katalogoak kontsultatu ahalko dituzu.
  • Zure maileguak nola dauden ikusi eta haiek berritzeko aukera izango duzu.
  • Aleak eskatu edo erreserbatu ahalko dituzu.
  • Liburutegiari zure iradokizunak eta erosketa-proposamenak -desiderata izenekoak- helaraz diezazkiokezu.
  • Interesatzen zaizkizun gaien inguruko bibliografiak sor ditzakezu.
  • Gustukoen dituzun web-loturen zerrendak egin ditzakezu.

Jo aurkibidera