Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Katalogo bibliografikoak

Logo EIPS

EIPSeren on line katalogoa

On-line sarean parte hartzen duten EAEko udal liburutegietako katalogoa da. Posible da elebiz funtsetan kontsultak egitea, aleak non eta eskuragarri dauden jakitea, eta dokumentuen erreserba edo eskaera egitea. Gainera, aukera ematen du web bidez zure maileguen egoera jakiteko eta epea luzatzeko.


logo AUBI

Autoritate elebidunen katalogoa (AUBI)

Autoritate eta gai-sarreren datu-base elebidun honetan sarrera-mota hauek bila daitezke: egileak, erakundeak, biltzarrak, izenburuak, gaiak eta leku-izenak.


Bilgunea

Euskadiko hainbat erakunde bai publiko zein pribatuetako liburutegien katalogo kolektiboa. 3 hilabetero eguneratzen da katalogoa.


Euskal Liburutegi Digitala

Liburuklik (Euskal Liburutegi Digitala), euskal ondare bibliografikoaren zaintza bermatzen duen plataforma da. Honen bidez, ondare horretan sartzeko eta zabaltzeko aukera ematen zaie ikerlari eta herritar orori. Liburuklik-ek, digitalizaturiko lan ugari ditu, eta epe laburrean, euskal prentsa historikoaren bildumak gehituko zaizkio. Irudi guztiak OCR bidez trataturik daude eta dokumentuak JPG eta PDF formatuan kontsultatu daitezke.

Azken aldaketako data: 2014/10/01