Hezkuntza Saila

Ekonomia-erregimena. Kargu akademikoak

Zuzendari-kargua egikaritzeari dagokion berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzea

Deialdia

  • Ebazpena, 2025eko irailaren 30ekoa(leiho berri batean irekitzen da)(EHAA, 2025-10-14); langileriak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez deialdi bat egiten baita, helburu duena Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan zuzendari-karguan jarduteari dagokion berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzeko prozedura abiatzea. Otsailaren 28ko 29/2023 Dekretuan ezarritakoaren ondorioz zuzendari-kargua bete duten pertsonek jasoko dute berariazko ordainsari-osagarriaren zati hori (EHAA, 2023-03-14).
  • Eskabideak aurkezteko epea: 2025eko urriaren 15etik azaroaren 14ra arte, biak barne.