Osasun Saila

Lortuko dut!

indizera joan>

 

Gogoan izan...

Erretzeak gaitzak eta gaixotasunak azaltzea errazten du, bai erretzaileengan, bai nahi gabe kearen inguruan egoten direnengan ere (erretzaile pasiboak). Beren osasunak okerragora egiten du eta beren bizitza motzagoa izaten da, tabakoak gorputzean dituen ondorioak direla kausa.

Tabakoak sortzen dituen kalteak

  • Tabakoa egunero erretzeak biriketako minbizi-kasuen %90a eragiten du.
  • Bronkitis kronikoa pairatzen dutenen %95ak erre egiten du.
  • Odol-hodiak aldatu egiten dira, eta miokardioko infartua edo zirkulazioko beste gaixotasun batzuk izateko aukera bikoiztu egiten da.
  • Jaiotzean behar baino gutxiago pisatuko duen umea izateko arriskua handitzen da.
  • Larruazala lehenago zahartzen da.
  • Nahi gabe kearen inguruan egoten diren pertsonei kalte egiten die.

Tabakoari uzteak sortzen dituen onurak

  • Biriketako minbizia edo beste minbiziren bat izateko arrisku txikiagoa izango duzu.
  • Gorputzak hobeto hartzen du arnas, eta hobeto oxigenatzen da.
  • Horrela, jarduera eta ariketa fisikoak nekerik gabe egin ahal izango dituzu.
  • Zirkulazioa hobetzen da eta zirkulazio eta bihotzeko gaixotasunak izateko arriskua txikitzen.
  • Energia eta bizitasun handiagoa izango duzu.
  • Jaiotzean behar baino gutxiago pisatuko duen umea izateko arrisku txikiagoa izango duzu.
  • Zu zeu eta zeure ingurukoak ingurune osasuntsuagoan biziko zarete.
  • Bizi-kalitatean irabazi egingo duzu, baita estetikan ere.
Horregatik eta beste arrazoi batzuengatik ere
pertsona askok tabakoari utzi dio azken urteotan.
Azken eguneratzea: 2012/02/20