Osasun Saila

Beste esku-hartzeak adikzioen arlokoa

Udalak, mankomunitateak eta hirugarren sektoreko entitateek bultzatutako adikzioen arloko esku-hartzeak dituzu hemen. Horiek Euskadiko Osasun Sailak partzialki diruz laguntzen ditu.

  1. Laguntza terapeutikoa
  2. Prebentzio selektiboa
  3. Prebentzio selektiboa eta adierazia
  4. Prebentzio unibertsala
  5. Prebentzio unibertsala eta selektiboa
  6. Prebentzio zehatza, inklusioa eta gizarteratzea

Laguntza terapeutikoa

Laguntza terapeutikoa

PROGRAMAREN IZENA JARDUNBIDEA XEDE-POPULAZIOA ESKU-HARTZEA ELKARTEA ORDENA
JOKABIDE-MENDEKOTASUNAK PAIRATZEN DITUZTEN PERTSONEN TRATAMENDUA Laguntza terapeutikoa Jokabide-mendekotasunak dituzten pertsonak Jokabide-mendekotasuna duten pertsonentzako arreta psikologikoa (erosketak, sexua, teknologia berriak, jokoa). Kontzientzia hartzeko prozesua lantzen da aldatzeko motibazioa aurkitzeko. ERREHABILITAZIOAN DAUDEN ARABAKO JOKALARIEN ELKARTEA (ASAJER) 7
MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO KALTEAK MURRIZTEKO ETA TRATAMENDU ANBULATORIOKO ZERBITZUA Laguntza terapeutikoa Emakume eta gizon polikontsumitzaileak Tratamendu pertsonalizatua, hainbat motatako esku-hartze eremuetan, substantzia psikoaktiboen polikontsumitzaileak diren eta substantziekiko mendekotasuna edo abusu-irizpideak (GNS 10 irizpideen arabera) dituzten gizon eta emakumeekin eta haien senideekin. GIZAKIA FUNDAZIOA 7
AUKERA, MENDEKOTASUN-JOKABIDEAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO ARRETA ANBULATORIOKO PROIEKTUA Laguntza terapeutikoa Droga-kontsumitzaileak Egoitzetako laguntza- eta tratamendu-proiektuaren ordezkoa, arazoak tratatzeko egoitzarik ez duten toxikomanoentzat. JEIKI FUNDAZIOA 7
MENDEKOTASUNAK EZABATZEAK (MENDEKOTASUN PSIKOLOGIKOAK) AUTONOMIA SORTZEN DU. AHALDUNTZEA. Laguntza terapeutikoa Mendekotasun psikologikoak dituzten emakumeak eta jokozale patologikoen senideak direnak Mendekotasun psikologikoak dituzten emakumeei zuzendutako proiektua. Prestakuntza-lantegiak eta topaketa mendekotasun psikologikoak dituzten emakumeekin, jokozale patologikoen emakumezko senideekin zein mota askotariko arazoak dituzten emakumeekin. LAGAEL,LAGUNTZA, GARAPEN ETA ELKARTASUN ELKARTEA 7
OSASUN-HEZIKETA ETORKIN KONTSUMITZAILEEKIN Laguntza terapeutikoa Jatorri atzerritarreko pertsonak Jatorri atzerritarreko pertsonei zuzendutako esku-hartze soziosanitarioa, jokabide osasungarriagoak lortzeko helburuarekin. Kasu batzuetan, ezohiko egoera administratibo batean daude eta arazoak dituzte alkohola eta/edo beste droga batzuen kontsumoarekin. AUZOLAN,ASISTENTZIA PSIKOSOZIALEKO MODULUA ELKARTEA 7

Prebentzio selektiboa

Prebentzio selektiboa

PROGRAMAREN IZENA JARDUNBIDEA XEDE-POPULAZIOA ESKU-HARTZEA ELKARTEA ORDENA
RECONECT @: TEKNOLOGIA BERRIAK ARDURAZ ERABILTZEA Prebentzio selektiboa Egoera ahulean dauden gazte eta nerabeak  Teknologia berriak era arduratsuan erabiltzeko programa pilotua. Helburua da nerabeei eta familiei komunikazio- eta informazio-teknologia berriak era osasungarrian erabiltzeko laguntza psikoterapeutikoa eta heziketa-eremu bat eskaintzea. ERAINELKARTEA. PSIKOTERAPIA HUMANISTAREN ZENTROA 3
LANTZEN, MIGRANTE GAZTE AHULENTZAKO PROIEKTUA Prebentzio selektiboa Oso ahulak diren nerabe eta gazteak eta haien familiak Gizartetik baztertuta edo arriskuan dauden bidaiderik gabeko gazte atzerritarrekiko esku-hartze psikosozialerako programa integrala. Gazte horien gizarteratzeko neurriak moztu egin dira eta ez daude inolako gizarteratze-programetan sartuta. Gainera, bere berdinen arteko taldean ez daukate eredu osasungarririk (substantzien kontsumoa, psikopatologia, delituzko jokabideak). ERAINELKARTEA. PSIKOTERAPIA HUMANISTAREN ZENTROA 3

Prebentzio selektiboa eta adierazia

Prebentzio selektiboa eta adierazia

PROGRAMAREN IZENA JARDUNBIDEA XEDE-POPULAZIOA ESKU-HARTZEA ELKARTEA ORDENA
SARE SOZIALEN ETA IKT-EN ARRISKUAK MURRIZTEKO LANTEGIAK Prebentzio selektiboa eta adierazia. Eskola-eremua Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko, DBHko lehen eta bigarren zikloko, HLPPetako, Lantegi Eskoletako eta HBEP taldeetako ikasleak Esku-hartze zuzena, ikasgelan eta ikasleekin. Pertsona espezializatu eta gaitu batek informazio objektiboa eta egiazkoa eskaintzen die ikasleei, kontrastea eta hausnarketa orekatua sustatzeko modukoa. ETORKINTZA 4
PUNTU FINKOA, DROGEI BURUZKO INFORMAZIOA ETA ANALISIA EGITEKO ZERBITZUA Prebentzio selektiboa eta adierazia Drogak erabiltzen dituzten pertsonak, erabiltzen ez dituztenak eta informazioa nahi duten profesionalak Droga analisien prebentzio zerbitzua eta kontsumo arriskutsuak eta droga kontsumoarekin loturiko arriskuak murriztea. Elkartearen egoitzan publikoari arreta emateko eremu egonkorra (leku finkoa): gaueko aisialdi-eremuetan kontsumitu baino lehenago informazioa eskaintzeko eta sustantzien analisia egiteko. AI LAKET 4
GIPUZKOAKO IKASTETXEETAN ESKOLAKO PREBENTZIO SELEKTIBORAKO PROIEKTUA Prebentzio selektiboa eta adierazia Egoera-ahulean dauden ikasleak: DBH, derrigorrezko hezkuntzaren ondorengo irakaskuntza, HLPP, Heziketa Zikloak Egoera ahulean dauden nerabe eta gazteei zuzenduta dago.Prebentzio selektiboko jarduerak garatzeko laguntza eskaintzen du, zentroei drogekin loturiko gatazka-egoerak kontrolatzeko beharrezko baliabide pedagogikoak emanez, eta ahal den heinean, familien, irakasleen eta komunitatearen arteko loturak indartuz. AGIPAD 4
PREBENTZIO SELEKTIBO KOMUNITARIORAKO PROIEKTUA Prebentzio selektiboa eta adierazia Kontsumo arazotsuak dituzten 14 eta 18 urte bitarteko nerabeak Droga-kontsumitzaileak diren nerabeekin eta haien heziketa-eredu gertuenekin garaiz esku hartzeko jarraibideak gauzatzea kronifikazio-prozesuak ekiditeko eta agertzen dituzten ondorioen gainean jarduteko, esaterako, eskola porrotan, jokabide-arazoetan eta gaixotasun mentaletan. AGIPAD 4
ARRISKU-EGOERAN EDO BABESIK GABE DAUDEN NERABEEN FAMILIEI LAGUNTZEKO EDO HAIEK ORIENTATZEKO PROIEKTUA Prebentzio selektiboa eta adierazia Arrisku-egoeran edo babesik gabe dauden nerabeen familiak Familiek nerabeekin duten harremanean laguntzeko orientazioa, babesa eta analisi-eremuak. Horretarako, hezkuntza-izaerako eta izaera terapeutikoko jarduera ugari eskaintzen dira. IZAN FUNDAZIOA 4
DROGAK KONTSUMITZEN DITUZTEN GAZTEEKIN GARAIZ ESKU HARTZEKO PROIEKTUA Prebentzio selektiboa eta adierazia Droga psikoaktiboen kontsumo hasiberri eta/edo arazotsuak dituzten gazteak Mendekotasunak eta horrekin loturiko arazoak agertzea eta garatzea prebenitzeko, droga psikoaktiboen kontsumo hasiberri eta/edo arazotsuen gazteak garaiz detektatzeko eta arazo horiei ekiteko lan egiten da. Esku-hartzearen barnean familiak, jakintza-alor anitzeko talde bat eta beste komunitate-eragile batzuk sartzen dira. DEUSTU-SAN INAZIO MODULU PSIKOSOZIALA 4
HAZGARRI, ARRISKU EGOERAN DAUDEN ADINGABE ETA GAZTEEKIN ESKU HARTZEKO PROIEKTUA Prebentzio selektiboa eta adierazia 21 urtera arteko gazteak Egoera zailak eta arrisku-egoerak bizi dituzten gazteei zuzenduta (drogen erabilera, familia-harreman arazotsuak, eskola porrota edo absentismoa, jokabide-arazoak eta abar). Mendekotasuneko jokabideak agertzea, jarraitzea eta kronifikatzea prebenitzeaz gain, droga-kontsumoari loturiko egoera arazotsuak ekiditean datza. Era horretan, gazteei lagundu egiten zaie garapen-prozesuan, heldu osasuntsu eta autonomoak izan daitezen. JEIKI FUNDAZIOA 4
HAZGARRI, SEME-ALABAK ARRISKU-EGOERAN DITUZTEN GURASOEI LAGUNTZEKO PROIEKTUA Prebentzio selektiboa eta adierazia 13 eta 21 urte bitarteko gazte eta nerabeen gurasoak Prebentzio proiektu selektibo eta adierazi honek laguntza eskaintzen die arrisku-jokabide eta/edo arrisku-egoerak bizi dituzten 13 eta 21 urte bitarteko nerabe eta gazteen gurasoei. (Drogen erabilera, familia-harreman arazotsuak, eskola porrota edo absentismoa eta abar). JEIKI FUNDAZIOA 4
ARRISKU-EGOERAN EDO BABESIK GABE DAUDEN NERABEEI LAGUNTZEKO PROIEKTUA Prebentzio selektiboa eta adierazia Arrisku-egoeran edo babesik gabe dauden 14 eta 18 urte bitarteko nerabeak Arrisku- eta/edo babesgabetasun-egoeretan dauden nerabeekin esku hartzea, nerabeari berari eta familiari arreta eskainiz. Gehien erabiltzen den bitartekoa bakarkako elkarrizketa da. IZAN FUNDAZIOA 4
ZUBIA, PREBENTZIO SELEKTIBORAKO PROIEKTUA Prebentzio selektiboa eta adierazia DBHko 3. eta 4. mailako eta OLH zentroetako ikasle eta irakasleak Alkoholaren erabilerari eta abusuari buruzko ikus-entzunezko materiala ikustea: telesail bateko atalak, prentsa digitaleko albisteak, dibulgaziozko bideoak eta publizitateko spotak. IRUDI BIZIAK ELKARTEA 4
PREBENITU ETA MURRIZTU EGITEN DUGU: OSASUNAREN ALDEKO APUSTUA EGIN Prebentzio selektiboa eta adierazia 18 eta 35 urte bitarteko gazteak Helburua da mendekotasun egoeran eta/edo arrisku-egoeran dauden gazteengan eragina duten testuinguruetako batzuetan eragitea, modu sozialean eta hezkuntzaren bitartez: familian, berdinen arteko taldeetan, eta neurri apalagoan, egoera soziala dela eta, heziketa- eta/edo lan-testuinguruetan. SUSTERRA , GIZA SUSTAPENERAKO ETA ERKIDEGOAREN GARAPENERAKO ELKARTEA 4
FAMILIAKO PREBENTZIO SELEKTIBOA GIPUZKOAKO UDALERRIETAN Prebentzio selektiboa eta adierazia Seme-alabak arrisku-egoeran dituzten familiak Banaka zein taldeka burututako prestakuntza- eta hezkuntza-izaerako esku-hartzea familiekin. Zentroetako tutore eta orientatzaileekin batera lan egiten da. Seme-alabekin esku hartu behar den baloratzen da, familiei parte hartzeko deia egiten zaie eta prozesu osoan zehar koordinazioa mantentzen da esku hartzen duen taldearekin. AGIPAD 4
PREBENTZIO SELEKTIBOA ETA ADIERAZIA PRESTAKUNTZA-ZENTROETAN Prebentzio selektiboa eta adierazia Oso ahulak diren nerabe eta gazteak eta haien familiak. Prestakuntza-zentroak Esku-hartze psikosozialeko programa integrala drogekin loturiko arrisku latzak dituzten ikasleekin eta haien familiekin. Ekintza horiez gain, irakasleria gaitzeko lan egiten duten zentroetako irakasleen prestakuntza- eta gainbegiratze-ekintza osagarriak daude (Peñascal; Otxarkoagako Hezkuntza Zentroa; Margotu Elkartea; Adsis Fundazioa). ERAINELKARTEA. PSIKOTERAPIA HUMANISTAREN ZENTROA 4
PREBENTZIO ADIERAZIA KALAMUAREN ERABILTZAILEEKIN Prebentzio selektiboa eta adierazia Kalamua kontsumitzen duten pertsonak eta kalamua kontsumitzeko Euskadiko kluben bazkideak Euskadiko kalamu-klubetako bazkideak diren kontsumitzaile helduei zuzendutako arriskuak eta kalteak murrizteko programa. ORIEPSI-ORAIN 4
Prebentzioa HLPPetan/Oinarrizko Lanbide-Heziketa Prebentzio selektiboa eta adierazia 15-16 urteko nerabeak Irakasleak eta hezitzaileak Adingabekoen gurasoak Donostiako Oinarrizko Lanbide-Heziketa zentroei edo HLPPei zuzendutako prebentzio selektiboko programa. ORIEPSI-ORAIN 4
HIRUSTA PROGRAMA, OSO AHULAK DIREN ADINGABE ETA GAZTEENTZAKO PREBENTZIOA Prebentzio selektiboa eta adierazia 12 eta 21 urte bitarteko adingabe eta gazteak Helburua da Bizkaian arrisku-jokabideak eta jokabide oso ahulak agertzen dituzten haur, nerabe eta gazteentzako arreta-zerbitzua, orientazioa eta gizarte- eta hezkuntza-arloko laguntza eskaintzea. Hirusta Programa GIZAKIA FUNDAZIOA 4
HIRUSTA PROGRAMA, PREBENTZIOA OSO AHULAK DIREN ADINGABE ETA GAZTEEKIN Prebentzio selektiboa eta adierazia Familiak eta gurasoak Arreta-zerbitzu honen helburua da Bizkaian arrisku-jokabideak eta jokabide oso ahulak dituzten haur, nerabe eta gazteen (12 eta 21 urte bitartekoak) gurasoei orientazioa eta laguntza psikologikoa eta hezkuntzakoa eskaintzea. Hirusta Programa. GIZAKIA FUNDAZIOA 4
Arriskuak kudeatzeko ONLINE PLATAFORMA (“Ni, nerabe gaztea” lan-koadernoa) Prebentzio selektiboa eta adierazia Arrisku-egoeran dauden nerabeekin «heziketa-harremana» duten hezitzaile, bitartekari, irakasle eta bestelako profesionalak «Ni, nerabe-gaztea» izeneko online plataformaren bitartez, profesionalen artean arrisku-egoeran dauden pertsonekin esku hartzearen inguruko hausnarketa egin daiteke. FAD elkartearen laguntzarekin gauzatzen da. ETORKINTZA 4
OSAGUNE Prebentzio selektiboa eta adierazia Bizkaian egoera sozial ahulean dauden nerabeak Gazte, nerabe, familia eta gizarteko eta hezkuntzako eragileei zuzendutako osasun mental komunitarioa sustatzeko prestakuntza- eta topaketa-gunea. Proposamena nagusiki Bizkaian egoera sozial ahulean dauden nerabeekin burutzen da. Soziabilitatea, arazoak konpontzeko gaitasuna eta norbere buruaren konfiantza indartzeko lantegien bidez, osasun mentalaren prebentzioa lantzen da. ERAINELKARTEA. PSIKOTERAPIA HUMANISTAREN ZENTROA 4
MÓNTATELO DE LEGAL 2016 Prebentzio selektiboa eta adierazia 16 eta 30/35 urte bitarteko gazteak Bilbo Handiko udalerrietako gazteei zuzenduta, hain zuzen, gazteen lonjen inguruan egoten diren eta normalean eta noizean behin drogak kontsumitzen dituzten neska eta mutilei. Helburua dadrogen erabileran, kontsumoan eta negozioan sortzen diren arrisku eta kalte juridikoak murriztea. EKUALE ELKARTEA 4
ADINGABEAK, LONJAK ETA ALKOHOLA Prebentzio selektiboa eta adierazia Gazteak Alkohol-kontsumoaren prebentzioa lonjen esparruan. Helburua da alkohola kontsumitzen hasten diren adingabeen kopurua murriztea, hasten diren adina atzeratzea, kontsumoa murriztea eta, batez ere, gazteei haien heltze pertsonalean laguntzea, erabakiak hartzerako garaian kontziente eta libre izan daitezen eta osasun fisiko, psikiko eta sozialari kalte handiegia egin gabe alkoholaren kontsumoa kudeatzeko gaitasuna izan dezaten. SUSTERRA , GIZA SUSTAPENERAKO ETA ERKIDEGOAREN GARAPENERAKO ELKARTEA 4
ESKOLA-EREMUTIK GARAIZ ESKU HARTZEA KONTSUMO ARAZOTSUAK DITUZTEN NERABEEKIN ETA FAMILIEKIN AHULTASUN-FAKTOREETAN Prebentzio selektiboa eta adierazia. Eskola-eremua 10 eta 18 urte bitarteko haur eta gazte eskolatuak eta haien familiak Eskola adineko gazteei eta haien familiei zuzendutako laguntza-zerbitzu psikopedagogiko integrala. Gazte horiek arazo pertsonal eta familia- zein harreman-arazoak dituzte, eta horren eraginez, ahultasun-maila handia dute. Horrek drogekin edo mendekotasuna sor dezaketen beste jarduera batzuekin arazoak izateko aukera handitzen du. BIGE, BIZKAIKO GURASOEN ELKARTEA 4
HEZKUNTZAN ESKU HARTZEA ARRISKU-EGOEREN AURREAN (IRAKASLEAK, IKASLEAK ETA FAMILIAK) Prebentzio selektiboa eta adierazia Irakasleak, ikasleak eta familia eta zentroaren arteko bitartekariak.                                            Esku-hartze honek irakasleek pairatzen dituzten egoerei heltzeko eskaerari erantzuten dio: ikasgeletako zailtasun eta gatazkak, jokabide-arazoak, kalamuaren eta beste substantzia batzuen kontsumoaren gorakada eskola-eremu barruan nahiz kanpoan. ETORKINTZA 4
ESKU HARTZEA NERABEEKIN: mendekotasunak eta jokabide arazotsuak Prebentzio selektiboa eta adierazia Kontsumo arazotsuak dituzten nerabe eta gazteak (drogak, teknologia berriak, arazo judizialak, mendekotasun emozionala duten emakume gazteak eta abar) Harreman- eta familia-eremuetan zein eremu sozial eta sarritan judizialetan zailtasunak eta arrisku-jokabideak dituzten nerabe eta gazteei zuzendutako ekinaldi integrala. ETORKINTZA 4
AISIALDI ALTERNATIBOKO EREMUA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN 25. JAIAN Prebentzio selektiboa eta adierazia Nerabeak Gazteentzako ordezko aisialdi-eskaintza duen eremu espezifiko bat, gauetan ateratzen diren nerabeen artean aisialdi-jokabide osasungarriak sustatzeko. EHIGE GURASOEN ELKARTEA 4
BOLUNTARIOTZA HEDATUZ 2016 Prebentzio selektiboa eta adierazia Boluntarioak Elkarteko boluntarioentzako prestakuntza, kalteak murrizteko estrategiak, esku-hartze sozialeko prebentziozko ekintzak eta komunikabideetako esku-hartzea ikasteko. AI LAKET 4
AHULTASUN HANDIAGOKO NERABEEN FAMILIEI ARRETA ETA ESKU-HARTZE TERAPEUTIKOA EMATEA Prebentzio selektiboa eta adierazia Seme-alabekin bizikidetza arazotsua bizi duten gurasoak Seme-alaben bilakaera-prozesuan laguntzeko esku-hartzea familien beharren arabera. Familiak gaindituta daudela sentitzen dute, izan ere, bizikidetza-arazo larriak dituzte seme-alabekin, hots, jokabide disruptiboak; gainera, arazo horiek substantzia estupefazienteen kontsumoarekin eta/edo delituekin areagotu egiten dira. ETORKINTZA 4
LAGUNTZA PSIKOLOGIKO ZEIN JURIDIKOA ETA JOKO PATOLOGIKOA DUTEN PERTSONENTZAKO ETA HAIEN FAMILIENTZAKO LAGUNTZA Prebentzio selektiboa eta adierazia Joko patologikoa duten pertsonak Jokozale patologikoaren familiari zuzendutako babesa eta laguntza: programak osasun publikoak barne hartzen ez duen estaldura zehatza eskaintzen die joko patologikoaren eta substantziarik gabeko mendekotasun berrien eraginez (Internet, erosketa konpultsiboak, mugikorrak) zuzenean edo zeharka kaltetuta dauden pertsonei. EKINTZA-ALUVIZ 4
NERABE AHULEN FAMILIENTZAKO GIZARTE- ETA HEZKUNTZA-ARLOKO LAGUNTZA Prebentzio selektiboa eta adierazia Nerabe ahulak eta haien familiak Laguntza psikopedagogikoa ematen zaie ahultasun-egoerak (nahasmendu mentalak, nahasmendu emozionalak, toxikomaniak, familiarteko indarkeria, familiaren berrantolaketa konplexu eta/edo nahasia, prekarietate ekonomikoa) bizi dituzten gazteen gurasoei. Ahultasun-egoera horiek familiaren eta harremanen orekan eragin zuzena daukate, eta ondorioz, adingabeen bizitzako garapen normalizatuan ere eragina dute. BIGE, BIZKAIKO GURASOEN ELKARTEA 4
GIZARTE-BAZTERKETARAKO ARRISKUA DUTEN GAZTEEN ARTEAN PREBENTZIORAKO, ARRISKUAK GUTXITZEKO ETA JOKABIDE OSASUNGARRIAK SUSTATZEKO PROGRAMA Prebentzio selektiboa eta adierazia Gazteak eta familiak Droga kontsumoa prebenitzeko eta murrizteko eta arrisku gutxiagoko kontsumo-ereduak sustatzeko helburuarekin, Oinarrizko Lanbide-Heziketako ikasleen garapen eta autonomia pertsonalean laguntzen duten tresna, jarraibide, gaitasun eta estrategiak ikastea bultzatzen da. Genero-rolen, sentimenduen, pentsamenduen eta jarreren inguruko hausnarketa lantzen da. MARGOTU, GIZARTE-BAZTERKETAREN AURKAKO ELKARTEA 4

Prebentzio unibertsala

Prebentzio unibertsala

PROGRAMAREN IZENA JARDUNBIDEA XEDE-POPULAZIOA ESKU-HARTZEA ELKARTEA ORDENA
ZINESKOLA- OSASUNA ETA BALIOAK Prebentzio unibertsala Derrigorrezko Lehen Hezkuntza, DBHko lehen zikloa, DBHko bigarren zikloa eta irakaskuntza ez-arautuak Zinema tresna didaktiko gisa erabiltzea film bakoitzeko pertsonaien jarrera aztertuz. Bizitzako arazoei aurre egiteko gaitasunak garatzea eta bizitza-ohitura osasungarriak sustatzea. IRUDI BIZIAK ELKARTEA 1
ATERA NIREKIN TABAKOTIK. TABAKORIK GABEKO MUNDUKO EGUNA. Prebentzio unibertsala Erretzaileak Tabakorik gabeko munduko egunean (maiatzak 31) informazioa eskaintzea eta sentsibilizazio-ekintzetan aurreratzea. Aurrez aurreko ekintzen bitartez, erretzaileei eta haien inguruko pertsonei mendekotasun hori uzteko beharrezko baliabide guztien berri ematea eta horiez hornitzea. AECC- BIZKAIA 1
ESKOLA-EREMUAN OSASUNA SUSTATZEKO ETA MENDEKOTASUNA PREBENITZEKO PROIEKTUA Prebentzio unibertsala 5 eta 18 urte bitarteko ikasleak Hainbat programa diseinatu eta garatzeko aholkularitza eskaintzea irakasleei, esaterako, ikasleen behar berriekiko arretarako programak eta eskola inklusiboaren ikuspegitik mendekotasunak prebenitzeko zein osasuna sustatzekoak. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko zentro publiko zein itunduei zuzenduta dago programa. ETORKINTZA 1
GIPUZKOAKO UDALERRIETAN FAMILIAKO PREBENTZIO UNIBERTSALERAKO PROIEKTUA Prebentzio unibertsala DBHko ikasleen gurasoak DBHko eta Batxilergoko ikasleak Familiei beren beharren araberako ekintzen bitartez laguntza ematea eskolan gehiago parte hartzeko eta haien hezkuntza-gaikuntza eta prebentzio-funtzioak areagotzeko. AGIPAD 1
GIPUZKOAKO IKASTETXEETAN ESKOLAKO PREBENTZIO UNIBERTSALERAKO PROIEKTUA Prebentzio unibertsala Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak Hezkuntza-zentroetako ikasle guztiei zuzenduta (bizitza-estiloa nahiz nortasuna zehazteko prozesuan dauden haurrak, aurrenerabeak eta nerabeak). AGIPAD 1
GIPUZKOAKO UDALERRIETAKO PREBENTZIO UNIBERTSAL KOMUNITARIORAKO PROIEKTUA Prebentzio unibertsala Tokiko erakundeak eta komunitateko eragileak Esku-hartzearen helburua da komunitateko eragileei tokiko arloan mendekotasunen gaiari buruzko lanaren inguruan hausnartzeko eremu bat eskaintzea. Mendekotasunaren arloko teknikari talderik ez duten Gipuzkoako udalerrietan zabalduta. AGIPAD 1
PREBENTZIO UNIBERTSALEKO IRRATSAIOA Prebentzio unibertsala EAEko irrati-entzuleak Euskadiko irrati-entzule guztiei zuzendutako irratsaioa. Helburua da gizartean dauden substantzia legal zein ilegalak kontsumitzeak dituen efektu, arrisku eta ondorioen inguruko informazioa ematea. ORIEPSI-ORAIN 1
OSASUNKUME. Prebentzio unibertsala 6 eta 11 urte bitarteko Lehen Hezkuntzako ikasleak Helburua da ikasleen artean bizitza-estilo osasungarriak sustatzea. Bizitza-estilo horien barruan hauek sartzen dira: ongizate pertsonal eta soziala susta dezaketen egoera eta jokabideen inguruko ezagutza, horiek zaintzeko eta bultzatzeko lagungarriak diren balio eta jarrerak, eta balio horiekin era autonomoan koherentziaz jokatzeko trebetasun egokiak. EDEX 1
KUTXA ESKOLA- PREBENTZIO UNIBERTSALERAKO ETA OSASUN-HEZKUNTZARAKO ONLINE TRESNAK Prebentzio unibertsala 6 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeak (Lehen Hezkuntza eta DBH) Hezkuntza komunitatearentzat eskuragarri jarritako edukiontzi digitala. Edukiak euskaraz egongo dira eta osasun-hezkuntzan, drogen abusuaren prebentzioan eta hezkuntzaren balio eta gaitasunekin loturiko beste arlo batzuetan zentratuko dira. Edukiak eskuragarri egongo dira interesa duten pertsona ororentzat, libre eta doan (online sarbidea). EDEX 1
ADIKZIO AURRETI Prebentzio unibertsala DBHko 4. mailako, Batxilergoko eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleak Nerabeei zuzenduta dago eta helburua alkohola eta beste droga batzuk kontsumitzen hasten diren adina atzeratzea da. Baliabide gisa film labur eta luzeak erabiltzen dira. Zeharka ala zuzenean, osagarriak diren bi hezkuntza-linea lantzen dira: arrisku- eta babes-faktoreen elkarreragina eta emozioen maneiua. IRUDI BERRIA ELKARTEA 1

Prebentzio unibertsala eta selektiboa

Prebentzio unibertsala eta selektiboa

PROGRAMAREN IZENA JARDUNBIDEA XEDE-POPULAZIOA ESKU-HARTZEA ELKARTEA ORDENA
GIPUZKOAN TABAKISMOA MURRIZTEKO ETA PREBENITZEKO PROGRAMA Prebentzio unibertsala eta selektiboa Herritarrak, oro har, eta erretzaileak. Tabakismoa murrizteko programa: tabakoa erretzeko ohitura kentzea tokiko egoitzetan eta bileretan. AECC- GIPUZKOA 2

Prebentzio zehatza, inklusioa eta gizarteratzea

Prebentzio zehatza, inklusioa eta gizarteratzea

PROGRAMAREN IZENA JARDUNBIDEA XEDE-POPULAZIOA ESKU-HARTZEA ELKARTEA ORDENA
TANTAKA Prebentzio zehatza, inklusioa eta gizarteratzea Mendekotasun-arazoak dituzten eta baztertze sozial handian dauden pertsonak Arreta-saretik kanpo geratzen diren gizon eta emakumeei (lehen hezkuntzakoak zein bigarren hezkuntzakoak) zuzendutako laguntza pertsonalizatuko programa. AGIANTZA ELKARTEA 5
IRTEERA PROGRAMATUAK PRESO DAUDEN TOXIKOMANOEKIN Prebentzio zehatza, inklusioa eta gizarteratzea Preso dauden pertsonak Droga-mendeko arazoak dituzten Basauri eta Arabako espetxetako presoei zuzendutako jarduerak. Osasunaren babes- eta sustapen-eredutik aisialdi terapeutikoa eta denbora libre hezitzailea sustatzen dituzten asteburuko irteerak eta bestelako baimen programatuak antolatzean eta garatzean datza. BIDESARI DE PASTORAL PENITENCIARIA ELKARTEA 5
ALKOHOLA, TABAKOA ETA BESTELAKO SUBSTANTZIAK KONTSUMITZEARI LOTURIKO ARRISKU-PREBENTZIORAKO PROGRAMA, C HEPATITISA DUTEN PERTSONEI ZUZENDUTA Prebentzio zehatza, inklusioa eta gizarteratzea C hepatitis birusa duten droga kontsumitzaileak Hepatitis biraleko substantzien abusuagatik laguntza eskatzen duten pertsonei informazioa ematea eta haien jarraipena egitea. Normalean C hepatitis birusa izaten da, sarritan drogak zain barnetik hartzen dituzten pertsonak izaten baitira. Gainera, gazteei laguntza eta sentsibilizazioa ematen zaie substantziak aisialdirako erabiltzeari buruz. ITXAROBIDE 5
MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONAK GIZARTERATZEKO PROGRAMA Prebentzio zehatza, inklusioa eta gizarteratzea Droga-kontsumitzaileak Baztertze sozial larrian edo prozesuan dauden eta osasun-egoera zein egoera pertsonal eta soziala hobetu nahi duten droga-erabiltzaileak gizarteratzeko baliabidea. SORTARAZI, GIZA GARAPENERAKO KLARETAR ELKARTEA 5
BIDERAKO, GIZARTERATZEKO PROGRAMA Prebentzio zehatza, inklusioa eta gizarteratzea Ausazko jokoekiko mendekotasuna Ausazko jokoen eta apustuen abusua egiten duten eta/edo horien mende dauden eta ekonomia kontrolatzeko nahiz harreman sozialekin zailtasunak dituzten pertsonentzako laguntza. Bestelako baliabide sozialetarako sarbidea ematen da: immigrazioa, hirugarren adina, genero-indarkeria, alkohola, drogak. ERREHABILITAZIOAN DAUDEN ARABAKO JOKALARIEN ELKARTEA (ASAJER) 5
BIZISARE UNITATEKO MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO ETXEBIZITZAK Prebentzio zehatza, inklusioa eta gizarteratzea Baztertze sozialeko egoeran dauden toxikomanoak  Egoitza-baliabide egokia baztertze sozialean dauden pertsonentzat, bereziki tratamenduan dauden edo hasiko diren toxikomanoentzat. BIZITEGI ELKARTEA 5
ESPETXE-ERREGIMEN KANPOKO PERTSONA ZIGORTUEN ETA PRESOEN GIZARTERATZEA Prebentzio zehatza, inklusioa eta gizarteratzea Pertsona zigortu eta preso toxikomanoak Mendekotasunaren eraginez delituren bat egiten duten toxikomanoen espetxeratzea ekiditea da proiektuaren helburua. Zigorrak helburu terapeutikoak dituzten zentroetan betetzearen alde egiten da. DEUSTU-SAN INAZIO MODULU PSIKOSOZIALA 5
BOTXOKO ESKU-HARTZE UNITATEKO EGUNEKO ZENTROAK Prebentzio zehatza, inklusioa eta gizarteratzea Baztertze sozialeko egoeran dauden toxikomanoak  Exijentzia handiko bi eguneko zentrok adostutako proiektua: Rekalde (tratamenduan laguntzea) eta Uribarri (prozesuaren egonkortasuna lantzea). BIZITEGIELKARTEA 5
ONARTU EGUNEKO ZENTROA Prebentzio zehatza, inklusioa eta gizarteratzea Baztertze sozialeko egoeran dauden toxikomanoak  Baztertze-egoeran dauden pertsonentzako oinarrizko beharrak (higienea, kafea, berotasuna eta abar) asetzeko eremua. Baztertze-egoeran dauden pertsona gehienek arazoak dituzte alkoholarekin eta beste droga batzuekin. BIZITEGI ELKARTEA 5
GAIXOBERRITZEEN AURREAN OSASUN-HEZKUNTZAREN GAIKUNTZA ETA SUSTAPENA Prebentzio zehatza, inklusioa eta gizarteratzea 18 eta 60 urte bitarteko pertsonak Mendekotasun-jokabideak dituzten eta substantzien kontsumoagatik gaixoberritzen diren edo gaixoberritu daitezkeen pertsonen behar konplexu eta ugariei erantzuna emateko programa. HIESAREN AURKAKO T4 ELKARTEA 5
IJITOEN KOMUNITATEKO HAUR, GAZTE ETA FAMILIENTZAKO ARRETA ETA KONPAINIA Prebentzio selektiboa eta adierazia edo prebentzio zehatza, barneratzea eta gizarteratzea Ijitoekin esku hartzen duten gazte, senide eta bitartekari sozioedukatiboak Heziketa-izaerako esku-hartze integralak EAEko ijitoen hezkuntza/sozializazio eta garapen soziopertsonaleko eremu natural nagusietako eragileen artean. KALE DOR KAYIKO 5
GIZARTE-BAZTERTZE ALTUAN DAUDEN ETA MENDEKOTASUNAK DITUZTEN EMAKUMEENTZAKO ARRETA. JOKABIDE OSASUNGARRIAK ETA SAREA Prebentzio zehatza, inklusioa eta gizarteratzea Alkoholarekiko edo bestelako substantzia toxikoekiko mendekotasuna duten emakumeak Aldi luze baterako bizitokia ematea, eta bizitokia ezean, gizarteratzen laguntzea emakumeei, alkoholaren edo beste substantzia toxiko batzuen mendekotasuneko eta baztertze sozial handiko egoeretan; eta estaldura ematea indarkeria matxistaren biktimen kasuan. Gizarteratzerako etxebizitza eskaintzen da, baliabide eta zerbitzuetara joateko laguntza ematen da eta prestakuntza- zein orientazio-lantegiak gauzatzen dira autonomia pertsonala garatzeko eta bizitzako faktore negatiboen eragina murrizteko. LA POSADA DE LOS ABRAZOS,GIZARTE-BAZTERTZEAREN AURKAKO ELKARTEA 5
ABANTARI: MENDEKOTASUNEKO HISTORIA DUTEN PERTSONEI ZUZENDUTAKO GAIKUNTZA ETA PRESTAKUNTZA PROGRAMA Prebentzio zehatza, inklusioa eta gizarteratzea 18 urtetik 60 urtera bitarteko pertsonak Substantzia abusuko historia duten pertsonei zuzenduta: gizarteratze-prozesuan daudenak eta osasun-sarean sartzeko zailtasunak dituztenak, dela motibazio-faltagatik, dela ezagutza-faltagatik, edo tratamenduak betetzeko eta gizarteratzeko prozesuan jarraitzeko osagarriren bat edo gainbegirada sozial zein sanitarioa behar dutelako. HIESAREN AURKAKO T4 ELKARTEA 5
OSASUNA BULTZATZEKO ETA KALTEEN PREBENTZIOA SUSTATZEKO PROGRAMA Prebentzio determinatua-Kalteak murriztea Zubietxe elkarteko parte-hartzaile guztien artetik espezifikoki aukeratutako 25 pertsona Elkarteko erabiltzaileen bizitza kalitatea eta autonomia-maila (fisikoki, psikikoki eta sozialki) hobetzeko helburua duen ikasketa-prozesu planifikatua da. Programak osasuna sustatzen du osasun-eragileen prestakuntzaren bidez ahalduntze indibiduala lortzeko. Jokabide osasungarriak ahalbidetzen dituzten jarrera eta jokabideen garapenaz gain, osasun-eragile gisa prestatzeko aukeratu diren erabiltzaileen arrisku-praktikak murriztea landu eta bultzatuko da. ZUBIETXE, TOXIKOMANOAK GIZARTERATZEN DITUEN ELKARTEA 6
BIDAIDE, OSASUN KOMUNITARIORAKO ETA ARRISKUAK MURRIZTEKO PROIEKTU SOZIOSANITARIOA Prebentzio zehatza, inklusioa eta gizarteratzea Haurrak, nerabeak eta helduak Arreta terapeutiko sistematikoa baztertze sozial handian bizi diren eta mendekotasun-arazoak pairatzen dituzten edo pairatzen dituen senide batekin bizi diren heldu, haur eta nerabeentzat. BIDAIDE, PERTSONEN, TALDEEN ETA ERAKUNDEEN OSASUNERAKO ELKARTEA 6
BAZTERTZE SOZIAL HANDIAN DAUDEN ETA MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO EXIJENTZIA BAXUKO PROGRAMA Prebentzio zehatza, inklusioa eta gizarteratzea Droga-kontsumitzaileak Baztertze sozial larrian dauden pertsonei zuzenduta dago. Haien egoera ez okertzeko edo areagotzeko, programak janari eta atseden beharrak asetzeko eremu bat eskaintzen die. Osasun-egoera eta egoera pertsonal eta soziala hobetzeko jokabide osasungarriak eskuratzea lantzen da. SORTARAZI, GIZA GARAPENERAKO KLARETAR ELKARTEA 6
KARTZELAN JARRAIPEN PERTSONALIZATUA EGITEKO TALDEAK Prebentzio zehatza, inklusioa eta gizarteratzea Preso dauden pertsonak Basauriko eta Arabako espetxeetan preso dauden toxikomanoen jarraipena eta laguntza. BIDESARI DE PASTORAL PENITENCIARIA ELKARTEA 6
Azken aldaketako data: 2017/06/15