Osasun Saila

ZAINDU zaitez, gaitezen, dezagun

ZAINDU sloganaren bidez, jarraipen aireberritua ematen die ekimena honek “Bete zaitez... baina emozioz” bezalako aurreko kanpainei. Gizarteari prebentzio-mezuak emateko, ondo baino hobeto dakigu jarraikitasuna eta konstantetasuna funtsezkoak direla, jarrera edo kontsumo jakin batekin dugun pertzepzioa aldatzeko, eta kanpaina berri honek ez du aldatzen aurrekoen eskema, ez zuzentzen den xede-publikoari dagokionez, batez ere gazteak, ezta transmititzen duen hizkera positibo eta alaiari dagokionez ere ez.

zaindu-aukeratu-zure-argazkia

Oro har, biztanleei zuzendutako kanpaina da ZAINDU, eta gazteak dira haren mezuaren ardatza. Hizkera gazte eta zuzen baten bidez, pertsonen kontzientziari eta erantzukizunari erregutu nahi die, alkoholarekin eta mendekotasuna sortzen duten beste substantzia batzuekin duten harremana zalantzan jartzeko, baita haiek sor diezazkieketen eragin eta ondorioez ohartzeko ere, hain zuzen, berezko jarrera ere aldatzea kontuan hartu ahal izateraino.

Zaindu aukeratu zure argazkia

Esan dugunez, kanpaina hau herritarrei dago zuzenduta, oro har, adingabeak badira ere babestu beharrekoak. Eta, aldi berean, saiatzen da Euskal Autonomia Erkidegoak duen prebentziozko sarea bultzatzen; horregatik, Adikzioen arloko tokiko plana duten tokiko erakundeen bitartez egiten da, hala eskatuz gero, prebentziozko materialen, erregeleten, alkoholimetroen eta horma-irudien banaketa, prebentziozko mezuaren eta hau bezalako prebentziozko kanpainak egiteko beharraren parte izateko asmoz.

BIZITZAZ GAINEZKA/EMBRIÁGATE DE VIDA lelopean. ALKOHOLAREKIN ARDURAZ JOKA DEZAGUN/SEAMOS RESPONSABLES CON EL ALCOHOL, izen honi lotuta: ZAINDU zaitez, gaitezen, dezagun · cuídate, cuida tu mundo, mezu alaia eta positiboa eman nahi da, autokontrolez eta erantzukizunez betea.

Alcoholimetro

Mugikorretarako zaindu aplikazioa

Udaldiari begira, mugikorretarako zaindu aplikazioa abian jarri da, gazteen eta nerabeen artean alkohol-kontsumoak eragindako nahasmenduen agerraldia saihesteko. Aplikazio berri hau Google Play-n deskargatu daiteke eta informazio interesgarria eskaintzen du kontsumoaren ondorioei buruz, alkoholaren inguruko mito faltsuak apurtzen lagundu eta aisia-aukerak eskaintzeaz gain.

Azken aldaketako data: