Osasun Saila

Kerik gabeko gazteak

Kerik gabeko gazteak

Kerik Gabeko Gazteak (KGG) "Tabako kerik gabeko Euskadi" programaren barruko ekimena da, biztanleria-talde guztiak tabako-kontsumoaren ondoriozko osasun-arriskuez informatzeko eta sentsibilizatzeko planteatutako esku-hartzeen barruan.

Programa hau LHko 6.,  DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta dago eta ikasgeletan irakasleen laguntzarekin garatu behar da. 

Esku-hartzeko proposamena bi saio desberdin egitea da gela bakoitzeko. Edozein kasutan, ikastetxeek autonomia dute gomendio horiei buruz erabakitzeko edo beste modu batean lantzeko.

Erretzea prebenitzeko, funtsezkoa da familiaren inplikazioa. Hori dela eta, ekimen honi buruzko informazioa azaltzea ezinbestekoa da. Hurrengo esteketan, familiaren inguruko informazioa dago eskuragarri.

Marterial hauek garatu dira:

 

LHko 6. maila

DBHko 1. eta 2. maila

Erretzen hasi baino lehen gogoeta egiteko galderak

X

X

Tabakoa eta bere osagaiak

X

X

Eta, zuk zer egingo zenuke?

X

X

Tabakoa eta kutsadura

X

 

Tabakoa eta generoa

 

X

Beharbada zu zara helburua

 

X

Zerk kutsatzen du gehien?

 

X

Kontsumo berriak

 

X

Kanabisa eta mitoak

 

X

Programa amaitzeko argazki lehiaketan parte hartzea proposatzen da. Programaren oinarrietan (PDF, 399 KB) (leiho berri batean irekitzen da) dokumentu honetan ikus daitezke. 2023-2024ko ikasturte honetako gaia "Tabakorik gabe, gusturago gaude” da.

  • Euskadiko ikastetxeetako LHko 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasgela guztiek.
  • Tabakoa kontsumitzen hasteko adina atzeratzea edo kontsumoa prebenitzea, Euskadiko ikasleen artean.
  • Nerabeen artean jokaera osasungarriak sortzea.
  • Irakasleei materialak ematea geletan tabakismoaren prebentzioa lantzeko.
  • Hezkuntza-komunitatea sentsibilizatzea tabakorik ez erretzeak eta tabakoa erretzeari uzteak dituen abantailez.
  • Kerik gabeko eskola-eremua bermatzea.
  • Tabakorik gabeko bizitzaren inguruko sorkuntza-jarduerak sustatzea.

LH6

DBH

Bideoak

  • Gela bakoitzak gehienez 5 argazki edo argazki-konposizio aurkeztu beharko ditu.
  • Lanak 2024ko apirilaren 19a baino lehen bidali beharko dira, egun hori barne, helbide honetara: kerik-gabeko-gazteak@euskadi.eus

  • Posta elektronikoan, mezuaren gaian, ikastetxearen izena eta lurralde historikoa adierazi behar dira.

  • Argazki-artxibo bakoitzak ikastaro eta ikasgelako izenak eduki behar ditu.

Kerik Gabeko Gazteak aldaketak jaso ditzakeen programa da; horregatik, programa hobetzeko, zure iritzia ezagutzea gustatuko litzaiguke. Eskertuko genizuke jarraian agertzen den galdesorta labur hau betetzea eta bidaltzea:

  • Ekimenean parte hartzen duten ikasle guztiek opari bana jasoko dute, Kerik Gabeko Gazteak programaren logoarekin.

  • Horrez gain, ikasgela irabazleen saria taldeko jarduera ludiko bat izango da.

  • Sari bat emango da heziketa-ziklo bakoitzeko eta lurralde historiko bakoitzeko.

  • Sariak 2024ko maiatzaren 31n banatuko dira, Kerik gabeko astearekin bat egiteko.

2021-2022 ikasturtean:

  • Araba: irabazlea  / finalistak 
  • Bizkaia: irabazlea  / finalistak 
  • Gipuzkoa: irabazlea  / finalistak 

2020-2021 ikasturtean:

2019-2020 ikasturtean: COVID-19 dela eta, bertan behera geratu da

2018-2019 ikasturtean:

2017-2018 ikasturtean:

2016-2017 ikasturtean:

2015-2016 ikasturtean:

2014-2015 ikasturtean:

Azken aldaketako data: