Osasun Saila

Non bilatu laguntza?

Adikzioak direla eta, informazioa, aholkularitza edo orientazioa behar baduzu EGIGUZU KONTSULTA

Honetarako egin dezakezu kontsulta:

  • Adikzioa sor dezaketen substantziei buruzko informazioa izateko.
  • Droga-kontsumoarekin lotutako arriskuak ezagutzeko.
  • Aholkularitza eskatzeko drogen, edo jokabide-adikzioa eragin dezaketen beste jokaera batzuen, abusu edo mendetasunik izanez gero.
  • Informazioa eskatzeko, jakiteko nola jokatu behar duzun zure familian edo zure inguruan drogen abusua antzematen baduzu.
  • Prebentzioko baliabideak eta programak ezagutzeko.
  • Zure etxetik gertuen dagoen laguntza- eta tratamendu-baliabideari buruzko datuak eta helbidea eskatzeko.

Adikzioen arloko baliabideak

24 orduko arretarako telefonoa (Osasun Aholkua)

  • 900 203 050

Adikzioen eta droga-mendekotasunen arloko helbide elektronikoa

Erretzeari uzteko telefonoa

  • 944 007 573

Zer egin dezakegu apirilaren 7ko 1/2016 Legea, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa betetzen ez bada?

Atal honetan Adikzioen eta Droga Mendekotasunei buruzko araudiaren ez-betetzeak administrazio eskudunari nola jakinarazi argitzen da.

Apirilaren 7ko 1/2016 Legeak, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoak arau-hauste arinak, larriak eta oso larriak jasotzen ditu (86. Artikulua) . Horien artean azpimarragarriak dira:

ARAU-HAUSTE ARINAK

TABAKOA

ZIGARRO ELEKTRONIKOA

EDARI ALKOHOLDUNAK

Debekatuta dagoen lekuetan edo erretzeko egokitutako guneetatik kanpo erretzea.

40 art. Erretzea debekatuta dagoen lekuak.

Zigarro elektronikoak erabiltzea debekatuta dagoen lekuetan edo egokitutako guneetatik kanpo.

47.art Zigarro elektronikoak erabiltzea debekatuta dagoen lekuak.

Adingabeek edari alkoholdunak kontsumitzea.

Establezimenduen sarreran erretzea debekatuta dagoela ez adieraztea.

Establezimenduen sarreran zigarro elektronikoak erabiltzea debekatuta dagoela ez adieraztea.

Debekua adierazten ez duten kartelak ez jartzea edari alkoholdunak saltzea eta banatzea debekatuta dagoen establezimenduetan.

ARAU-HAUSTE LARRIAK

TABAKOA

ZIGARRO ELEKTRONIKOA

EDARI ALKOHOLDUNAK

Debekatuta dagoen lekuetan erretzen uztea.

40 art. Erretzea debekatuta dagoen lekuak.

Debekatuta dagoen lekuetan zigarro elektronikoak erabiltzen uztea.

47.art. Zigarro elektronikoak erabiltzea debekatuta dagoen lekuak.

Adingabeei edari alkoholdunak saltzea edo banatzea.

Adingabeei tabakoa saltzea edo banatzea.

Adingabeei zigarro elektronikoak saltzea edo banatzea.

Debekatuta dagoen lekuetan edari alkoholdunak saltzea edo banatzea

31.3 art. Edari alkoholdunak saltzea debekatuta dagoen lekuak.

ARAU-HAUSTE OSO LARRIAK

TABAKOA

ZIGARRO ELEKTRONIKOA

EDARI ALKOHOLDUNAK

Tabakoaren publizitateari eta sustapenari buruz legean ezarritako betebehar eta debekuak ez betetzea.

34-37 art. Tabakoaren publizitatea egiteko eta sustatzeko mugak.

Zigarro elektronikoen publizitateari eta sustapenari buruz legean ezarritako betebehar eta debekuak ez betetzea.

42-45. art. Zigarro elektronikoen publizitatea egiteko eta sustatzeko mugak.

Legean edari alkoholdunen publizitate eta sustapenari buruz ezarritako betebeherrak edo debekuak ez betetzea, baldin eta arrisku edo kalte os larria badakarkiote osasunari, eta beitere portaera horiek adingabeei eragiten badiete.

26-30 art. Edari alkoholdunen publizitatea eta sustapena mugatzeko neurriak

Ez-betetzeren bat gertatuz gero:

  1. Salaketa bidali dezakezu (salaketa- orria)
  • Gertakaria gertatu den herriko udalera:
  • Edari alkoholdunen inguruko arau-hauste arin eta larriak badira.
  • Tabako eta zigarro elektronikoen inguruko arau-hauste arinak badira.
    • Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaritzara:
  • Tabako eta zigarro elektronikoen inguruko arau-hauste larriak badira.
  • Edari alkoholdunen, tabakoaren eta zigarro elektronikoaren inguruko arau-hauste oso larriak badira.
  • Salaketa aurkeztu daiteke:
    • Zuzentzen den Administrazio edo Erakundearen erregistro elektronikoan.
    • Posta-bulegoetan, erregelamenduz ezartzen den moduan.
    • Erregistro-gaietako laguntzarako bulegoetan.
  1. Euskal Autonomia Erkidegoan ondasunak merkaturatu edo zerbitzuak ematen dituzten establezimenduetan eskuragarri dauden erreklamazio-orriak bete ditzakezu.

Azken aldaketako data: