Osasun Saila

Kannabisa

Kannabisa edo kalamua landare gogorra da, eta erraz hazten da. 400 konposatu kimiko baino gehiago aurkitu zaizkio, haietako 60 beste inon aurkitu ez direnak (kannabinoideak). Printzipio aktiboa tetrahidrokannabinola edo THC du.

Nola dator:

  • Marihuana:kukuluak, loreak, hostoak eta zuztarrak dira, lehorturik eta xehaturik .
  • Haxixa:Landare emeak jariatzen duen erretxinaz eginiko orea .
  • Haxix-olioa: Erretxinaren kontzentratu likidoa, disolbatzaile batekin nahastuta.

Kontsumitzeko erak:

  • Arnastuta edo erreta.
  • Ahotik: pasteletan, gailetetan, jogurtetan eta infusioetan.
  • Beste era batzuk: tantaka, aerosoletan.

Ondorioak:

Nerbio-sistema zentralaren depresorea eta haluzinogenoa. Ondorioak oso dira ezberdinak, purutasun handikoa, nolakoa den, nork hartzen duen eta ingurua nolakoa den. Orokorrean, sentsazioak indartu egiten dira.

  • Fisikoak: Bihotz-erritmo eta presio arterial bizkorra, jan behar neurri gabea, logalea, aho lehorra eta egarria, giharretako indarra eta mugitzeko koordinazioa galdu, begiak gorri. Gerta daiteke bronkitisa edo eztul kronikoa sortzea edo marrantak ugaritzea.
  • Psikikoak: : kontsumitzailearen aldartearen arabera. Baliteke lasaitzea, lagunkorrago jartzea, hitz egiteko gogoa sortzea eta lotsa galtzea; baina baliteke orobat distantziaren, denboraren eta norberaren irudiaren zentzua nahastea, urduri jartzea, ondo hitz egin ezinik geratzea, eta berehalako oroimena galtzea.
  • Dosi handiak hartuz gero edo kontsumitzailea hasi berria bada edo berezko joera badu, baliteke psikosi toxiko akutua sortzea (izua, depresioa, antsietatea eta paranoiak) eta sindrome amotibazionala agertzea (apatia, lanean eta ikasketetan eraginkortasuna eta kontzentrazioa galtzea).