Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Euskadin Adinekoen Gizarte Zentroak birpentsatzeko eta eraldatzeko prozesu kolektiboa

Egunero espazio hauei bizia ematen dieten pertsonen eskutik eraikitako bidea.

Esperientzia pilotuen, topaketen eta tresna praktikoen bidez, zentroak euren bilakaeran laguntzen ditugu, haien errealitatea (landa edo hiri-ingurukoa), erronkak eta potentzial handia kontuan hartuta.

Komunitatearekin konektatutako zentro irekiago, anitzago eta biziagoetarantz bidea eginez, topaleku, harreman eta zaintza partekaturako espazio izaten jarrai dezaten.


Protagonisten testigantzak eta ahotsa

"Zentro hau nire bigarren etxea bezalakoa da. Hemen ez naiz denbora pasa bakarrik etortzen, parte hartzen dut, ideak proposatzen ditu eta entzuna sentitzen naiz. Polita da gauzak nola aldatzen goazen ikustea."

"Kontua ez da jarduerak egitea soilik, baizik eta zerbaiten parte garela sentitzea. Gure ahotsa kontuan hartzen dela eta elkarrekin zentroa hobetzen ari garela."

Erlazionatutako webguneak