Osasun Saila

Hipertentsioa - PAEN/PAMA

Galdera Erantzun laburtua Erantzun luzea
PAMAren balio normalak /HTA/PAMA diagnostikatzeko metodo onena, tratamendu farmakologikoarekin hasi aurretik
PAENaren balio normalak
Zenbat neurketa egin behar dira PAENaren bidez?

* Berrikuspen-data: 2013ko azaroa

  • PAren neurketak pazienteak berak edo senitartekoren batek bere etxean egiten dituenean PAEN esaten zaio, hau da, presio arterialaren etxeko norberaren neurketa. Neurketak honela egiten direnean: gailu automatizatuan, aurretik programatutako aldian aldian, eta pertsonaren eguneroko jardueran, normalean 24 orduz, PAMA esaten zaio, hau da presio arterialaren monitorizazio anbulatorioa.
  • PAEN eta PAMAren agerpenak HTAren diagnostikoa hobetzeko balio izan du, izan ere, horrela bereizi daiteke benetako hipertentsioa eta bata zuriko hipertentsioa.

Bi teknika hauen indikazioak taulan jasotzen dira.

 

PAEN eta PAMA

  • Bata zuriaren fenomenoaren susmoa eta bata zuriko HTA.
  • HTA mozorrotuaren susmoa.
  • Hipotentsioaren susmoa farmakoekin tratatutako pazienteengan.
  • Tratamendu farmakologikoarekiko erresistentea den hipertentsioa.

 

PAEN

  • Aukeratutako pazienteengan tratamenduarekiko atxikipena eta Paren kontrola hobetu egiten da.
  • Pazientearen PAren zifren kontrol zehatza behar denean.

PAMA

  • Bata zuriko hipertentsioaren behin betiko diagnostikoa.
  • 24 orduetan zehar tratamendu farmakologikoaren eraginkortasuna erabakitzeko gida gisa.

 

PAMAren bidez pertsona bat hipertentsoa dela definitzeko balioak, honako hauek dira:

 

PAS ≥ 135 mm Hg edo PAD ≥ 85 mm

 

*bata zuriko HTA duen paziente batek HTA baieztatzeko PAMA erabiliz gero, balio altutzat jotzen dira.

PAEN bata zuriko HTAren diagnostikoan

PAMAren erreferentziazko balioak taulan daude

PAren zifrak (epeen batez bestekoa) HTA definitzeko PAMAren arabera
PAren neurketa HTA
PAS mmHg
Egunez Egunekoa ≥135
Gauez Gauekoa ≥120
24 h ≥135
PAD mmHg
Egunez Egunekoa ≥85
Gauez Gauekoa ≥75
24 h ≥80
“dipper” fenomenoa: gaueko PAren zifren jaitsiera ≥ 10 egunekoaren aldean
  • Pazienteen laguntza bi tekniketan beharrezkoa da, eta, horretarako, informazio egokia behar bezalako informazioa eman behar zaie:
    • MAPAri buruzko jarraibideak
  • PAENen bidez hartutako neurketen kopurua
    • PAEN neurketaren eskeman HTAren diagnostikoan bi neurri gutxienez jaso behar ditu, 12 ordutik 12 ordura, gutxienez 4 egunetan hartuta, eta hobe da 7 egunetara luzatzea. Azken kasu honetan ez da ezinbestekoa lehenengo eguneko neurketak baztertzea. 4 eguneko eskema erabiliz gero, ez dira aintzakotzat hartuko lehenengo eguneko neurketak.
    • PAEN neurketaren eskeman HTAren jarraipenean bi neurri, gutxienez jaso behar ditu 12 ordutik 12 ordura , 3 egunetan, gutxienez.
    • PAENari buruzko jarraibideak
  • Teknika hau erabiltzen duten profesionalek jakin baharra daukate zein aparatu gomenda diezaieketen pazienteei, halaber, PAren zifrak jasotzeko orriak ere eman behar dizkiete.
  • PAMArako balidatuta dauden aparatuen zerrenda

* Berrikuspen-data: 2013ko azaroa