Osasun Saila

Baheketa eta hasierako balorazioa

Preguntas Erantzun laburtua Erantzun osoa
Eraginkorra da HTAren baheketa erikortasun-hilkortasun kardiobaskularra gutxitzeko?
Zenbatero neurtu behar litzaieke PA herritar osasuntsuei?
Ba al dago adin-mugarik baheketa egiteari uzteko?
Zein zifra behar da pertsona bat hipertentsoa dela esateko?

* Berrikuspen-data: 2013ko azaroa

PAren baheketaren onurak ondorioztatzen dira pertsona hipertentsoekin egindako SKAetan Saiakuntza kliniko aleatorizatua)erikortasun eta hilkortasun kardiobaskularraren prebentzioaren onuretatik.

  • Gomendatzen da baheketa egitea edo hipertentsio arterialaren detekzio goiztiarra estrategia oportunista baten bitartez, PA klinikoaren aldian behingo azterketa baten bidez.
  • Gomendatzen da HTAren baheketaren inguruan prebentzioko jarduera-programei buruzko gomendioen jarraipena egitea; PA hartzea, 14 urte bete aurretik, behin, gutxienez ; 4 edo 5 urtean behin 40 urtera bitartean, eta 40 urtetik aurrera 2 urtean behin, kontsultara datorrela aprobetxatuz.
  • Baheketa egiteari uzteko ez da adin-mugarik ezarri.
  • Pazientea hipertentsoa dela definitzen duten zifrak, honako hauek dira: ≥ 140/90 mmHg.

* Gure zentroetan hobe da PAren neurketak erizaintzako pertsonalak egitea.

* Berrikuspen-data: 2013ko azaroa

  • PA altua kontsulta medikoan edo erizaintzakoan baheketarengatik izan daiteke, baieztatzeko pazientearen zifra altuak edo klinika susmagarri baten aurrean aurkikuntza gisa miaketa fisikoaren barruan.
  • Aipatutako edozein egoeratan derrigorrezkoa da berrespen diagnostikoa egitea, baldintza estandarizatuetan behin eta berriro egindako zehaztapenen bitartez.

HTAren baheketa

Estrategia oportunista

4 edo 5 urtean behin < 40 urte

2 urtean behin ≥ 40 urte

HTAren susmoa

PA inguru sanitariotik kanpo

Susmo klinikoa

PA kliniko* altua, modu estandarizatuan hartua balidatutako merkuriozko aparatu baten bidez edo automatikoa

*PAren bi neurriak aintzakotzat hartzea, elkarren segidakoak eta elkarren artean 5 mm hg baino tarte gutxiago dutenak izan behar dute

III Estadioa (PAS ≥180 eta/edo PAD ≥110 )

HTAren diagnostikoa, berehala jarduteko beharra

I eta II Estadioak

Baieztapen diagnostikoa

* Berrikuspen-data: 2013ko azaroa

Kategoria PAS (mmHg) ta/edo PAD (mmHg)
1. Estadioa edo 1. maila 140tik 159ra 90tik 99ra
2. Estadioa edo 2. maila 160tik 179ra 100etik 109ra
3. Estadioa edo 3. maila ≥180 ≥110

* Berrikuspen-data: 2013ko azaroa