Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Erabiltzailearen identifikazioa

Atarien kudeatzaile berriaren sarbidea URL honetatik egingo da: https://platea.cms.euskadi.eus/portal-manager

Tresnaren baimenak eskatzeko, Web-zerbitzuarekin jarri behar duzu harremanetan. Tresnak erabiltzaile mota desberdinekin identifikatzeko aukera ematen dizu:

Erabiltzaile ezberdinak

XLNets-eko erabiltzaile eta pasahitzaren bidez, edo erabiltzaile horri lotutako ziurtagiri digitalaren bidez.

Posta elektronikoko kontu baten bidez, zeinak Euskadi.eus domeinua edo Eusko Jaurlaritzaren mendeko erakundeen korporatibo bat duen.

Googleren kontu baten bidez edo Googleri lotutako kontu baten bidez sartuko gara. Gomendagarriagoa da kanpoko enpresen edo erakundeen domeinuak erabiltzea, gmail.com kontu pertsonalak erabiltzea baino. Horretarako, Googleren kontuak estekatu behar dira honela:

ERABILTZAILEA@DOMEINUA kontua Googlerekin lotzea:

Horretarako:

Behin kontua lotu ondoren,

jarraitu urrats hauei:

Erabiltzailea erregistratuta geratuko da sisteman eta atari guztietara sartzeko baimena eman ahalko zaio Atarien kudeatzailearen erabiltzaile-administratzailearen bidez.

Aplikazioaren goiko eskuinaldean ikusi ahal izango da zein erabiltzailerekin sartu den sisteman, hizkuntza aldatu ahal izango da eta sistematik ere irten ahalko da.