Ekonomia eta Ogasun Saila

Argitalpen-data: 2016/11/24

Eskualde Politika eta Europar Funtsen 2016. urteko ekitaldia

Madril, 2016ko azaroak 24 eta 25

Madrilen egin zen ekitaldian, Autonomia Erkidegoen, Estatuko Administrazio Orokorraren, eta EGEF laguntzen onuradunen ordezkariek parte hartu zuten.

Hiru mahai inguru egin ziren, lehena “hazkunde jasangarriari” buruzkoa, bigarrena “Hiri garapen jasangarria eta integratzaileari” buruzkoa, eta hirugarrena “hazkunde adimenduari” buruzkoa.

Azkenik GERIPeko (Informazio eta publizitateko arduradunen talde Espainola) ordezkariek, Praktika Ontzat hartzen diren EGEFen bitartez kofinantzatutako ekintzak aurkeztu zituzten.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bizkaiko foru Aldundiko arduradunak, 2007-2013 aldiko EGEF Programa Eragilearen barruan dagoen ekintza bat aurkeztu zuen, 4. ardatzean kokatuta dagoena “toki eta hiriko garapen jasangarria”, “Bizkaiko ondare historiko eta kulturalean egindako ekintzak” deiturikoa. Zehazki, Muñatoizko Gazteluan egindako zaintze eta zaharberritze lanak; beste ekintza batek Foruan (Gernikan) dagoen erromatar garaiko bizkaitar kokaleku bat nolakoa zen ikusteko aukera ematen du; aurkeztutako hirugarren proiektuak, Santimamiñeko kobak (Kortezubin), altxor geologiko, artistiko eta arkeologikoaz disfrutatzeko aukera ematen du; eta azkenik, Bilboko museo arkeologikoan egindako ekintza, Bizkaiko historiaren ikuspegi bat eskaintzen du, bere protagonistek utzitako aztarnen bitartez.