Ekonomia eta Ogasun Saila

Argitalpen-data: 2015/11/02

«ETE ekimena» finantza-tresna

ETEek finantzaketa baldintza onetan eskura dezaten erraztea du helburutzat ETE ekimenaren finantza-tresnak. Banku bitartekariek mailegu bakoitzean hartzen duten arriskua eta dagokion kapital-kostua murriztuko dituzte, EIB-EIFek emandako finantza-bermea izango baitute; Eusko Jaurlaritzak kudeatutako 2014-2020 aldiko FEDER funtsen ekarpenetan oinarrituta dago aipatutako bermea. Era horretan, kreditua, eta horrekin batera, inbertsio pribatua eta enplegua sortzea lagunduko dira.

EIB-EIFen eta Santander, Popular, Caixa Bank, Sabadell, Bankia eta Bankinter bankuen arteko hitzarmena sinatuta, enpresa txiki eta ertainek kredituak baldintza hobeagoetan eskuratu ahal izango dituzte.

Eragin biderkatzailea:
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren 10 milioi euro bideratu dituzte ekimenera, eta Estatuko Administrazio Orokorrak 2 milioi euro. Euskadin EIBren kreditutan 94 milioi euro inguru mobilizatzea lortuko dela aurreikusita dago, eta gutxi gorabehera Euskadiko 810 enpresa txiki eta ertainetara iritsiko direla.