Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Itzuli beharrik gabeko laguntzak ERREHABILITAZIO INTEGRAL ETA ERAGINKORREKO OBRA KOMUNITARIOETARAKO (3. lerroa), etxebizitzak eta eraikinak birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-eraginkortasunaren arloko jarduketa babesgarrien finantza-neurrien programaren esparruan.

Deskribapena


Xedea

Zer dira birgaitze integral eta eraginkorrerako obra komunitarioak?

Birgaitze integraleko eta efizienteko obra komunitariotzat hartzen dira birgaitze-obrek esku-hartze proiektu baten berezko irismen globala dutenean. Proiektu horrek, batera eta aldi berean, energia-efizientzia, irisgarritasuna eta segurtasuna hartzen ditu, sutea gertatuz gero, gutxienez bizitegi-tipologia kolektiboko eraikin oso bat, nagusiki etxebizitza-erabilera duena. Era berean, esku-hartze proiektuetan, etxebizitzen kanpoko bizigarritasuna hobetzeko jarduketak jaso ahal izango dira.

Zer baldintza bete behar dituzte esku-hartzearen xede diren eraikinek?

1. Gutxienez 4 etxebizitza dituzten familia anitzeko tipologiako bizitegi-eraikinak izatea.

2. Eraikinak, salbuespenik gabe, 1980. urtea baino lehenagokoak izatea. Eraikinaren adina aurreko artikuluan zehaztutakoaren arabera zehaztuko da.

3. Hirigintza- eta egitura-egokitzapena izatea, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan edo hori ordezten duen araudian xedatutako moduan.

4. Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa: eraikinen jabe diren pertsonek edo erakundeek eraikinaren ikuskapen teknikoa (EIT) eginda izan beharko dute eskaera formalizatu aurretik, eta dagokion udalean sarrera-erregistroa eduki beharko dute, eraikinaren adina edozein dela ere.

Era berean, emandako diru-laguntza likidatu aurretik, EITn identifikatutako patologia guztiak zuzendu direla egiaztatu beharko da, honako maila hauekin: 1 (berehalakoa), 2 (oso premiazkoa) eta/edo 3 (premiazkoa), eta Erabilera eta Mantentze Plana eduki beharko da.

5. Irisgarritasunean, efizientzia energetikoan eta suteetarako segurtasunean gabeziak dituzten eraikinak: lehendik dauden eraikinen irisgarritasun-, bizigarritasun- eta efizientzia energetikoko baldintzak hobetzera bideratuta egon beharko dute linea honi atxikitako ondare eraikian esku hartzeko proiektuek. Horretarako, egiaztatu egin beharko dira agindu arautzailearen 16.5 artikuluaren arabera esku-hartze global baten beharra justifikatzen duten gabeziak.

6. Esku-hartzearen xede den eraikineko etxebizitzetan gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzea. Alde horretatik, esku-hartzearen xede diren eraikinetako etxebizitzek gutxieneko bizigarritasun-baldintzak bete beharko dituzte, hau da, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren IV. eranskinean edo hura ordezten edo osatzen duen araudian ezarritakoak. Esku-hartzearen eremuan etxebizitzen bizigarritasun-baldintzak definitzen dituen beste araudi aplikagarri bat dagoenean, araudi hori gailenduko da justifikaziorako.

Salbuetsita egongo dira gutxieneko bizigarritasun-baldintza guztiak betetzen ez dituzten eta hutsune horiek laguntza likidatzeko eskaera egin aurretik konponduko direla justifikatzen duten eraikinak. Inguruabar hori egiaztatu ahal izango da, bai esku hartzeko proposamenean beharrezkoak diren obrak sartuz, bai akats horiek dituzten etxebizitzen jabeek obra horiek eskatutako epean egiteko konpromisoa aurkeztuz.

7. Esku-hartze proposamen hauek ez dute diru-laguntzarik jasoko:

  • • Jenderik gabeko eraikinei buruzkoak, aurri-deklarazioa dutenak edo deklaratzeko espedientea hasita dutenak. Eraikin bat jenderik gabe dagoela joko da etxebizitzen % 70 baino gehiago okupatu gabe daudenean, etxebizitza bakoitzaren erroldatze kolektiboaren ziurtagirian jasotakoaren arabera.
  • • Partzialki eraitsitako eraikinei buruzkoak, barruan hutsik daudenak edo fatxada eraistea aurreikusten dutenak.
  • • Egiturazko finkapena edo eraikinaren berezko bizitegi-erabilera aldatzeko birgaitze integrala aurreikusita duten eraikinak, etxebizitza kopurua handitzeko, baldin eta etxebizitza horiek babes publikoko etxebizitzetarako ez badira eta dagokien kalifikazioa badute.
  • • Dagoeneko hasita dauden obrei edo eskabidea aurkezteko unean emandako edo eskatutako lizentziari dagozkienak.

Zer baldintza bete behar ditu proposatutako esku-hartzeak?

Esku hartzeko proiektuak jarraian zerrendatzen diren jarduketa guztiak jaso beharko ditu (nahitaez, jarduera guztiak jaso behar ditu), agindu arautzailearen 29. artikuluan ezarritakoaren arabera:

  • Efizientzia energetikoaren hobekuntza: esku-hartzeak eraikinaren efizientzia energetikoaren ziurtapena gutxienez C kalifikazio energetiko batera iristeko beharrezkoak diren jarduketa pasibo eta/edo aktiboak hartu behar ditu kontuan, bai emisioei dagokienez, bai energia primario berriztaezinaren kontsumoari dagokionez, eta gutxienez D kalifikazio partzial bat berokuntzaren eskarian.
  • Eraikinen irisgarritasuna hobetzea: esku-hartzeak modu autonomoan bermatu behar du irisgarritasuna pertsona guztientzat, eta, bereziki, gurpil-aulkien erabiltzaileentzat, bide publikotik etxebizitza bakoitzeraino, mailak dituzten desnibelak gainditu beharrik gabe eta irisgarritasunari buruzko araudia betez.
  • Suteen aurkako segurtasun-baldintzak hobetzea: esku-hartzearen barruan suteak detektatzeko, alarmarako eta itzaltzeko ekipo eta instalazio orokorrak jarri behar dira eraikinean edo eraikin-multzoan. Era berean, larrialdiko argien neurriak izan behar ditu, ebakuazio-kasuetan argiztapena bermatzeko eta irteerak adierazten dituzten seinaleak eta dauden babes-ekipoak eta -bitartekoak ikustea ahalbidetzeko.

Era berean, esku hartzeko proiektuek etxebizitzen kanpoko bizigarritasuna hobetzeko jarduketak jaso ahal izango dituzte.

Jarduketa babesgarriak

Jarduera babesgarritzat joko dira, agindu arautzailearen 30. artikuluaren arabera, honako jarduera hauek:

  1. Energia-efizientzia hobetzea:
    • Jarduketa pasiboak: diruz lagundu ahal izango dira eraberritzearen aurretik eraikinarekiko berokuntzako urteko energia-eskaria gutxienez % 50 murrizten duten eraikinen inguratzailearen gaineko jarduketa pasibo integralak.
    • Jarduketa aktiboak: diruz lagundu ahal izango dira, oro har, eraikinaren energia primarioaren urteko kontsumoa gutxienez % 20 murriztea lortzen duten jarduketa aktiboak, eraberritutako eraikinari dagokionez, proposatutako jarduketa pasiboak soilik kontuan hartuta.
    • Monitorizazio energetikoa
  2. Irisgarritasuna hobetzea:
    • Igogailuak instalatzea, kanpoaldetik edo barrualdetik, lehen igogailurik ez zuten eraikinetan, hala badagokio, eskailerak aldatzea barne.
    • Igogailuak egokitzea dagoeneko igogailurik baduten eraikinetan, zero kotako irisgarritasuna bermatzeko eta/edo kabinaren neurriak irisgarritasun-araudira egokitzeko.
    • Eraikinaren zero kotarainoko irisgarritasuna konpontzera bideratutako jarduketak, aurreko bietan sartu ezin direnak.
    • Irisgarritasuna konpontzera eta bide publikotik eraikinera iristeko ibilbide irisgarri bat bermatzera bideratutako jarduketak, atariaren ondoko urbanizazio pribatuko eremuetan egiten direnak (jarduketak arkupeetan edo lorategi-aurreetan), betiere beste ibilbide irisgarri alternatiborik ez badago.
    • Diruz laguntzeko modukotzat hartuko dira, halaber, irisgarritasun sentsoriala hobetzeko jarduketak (ikusizko seinaleztapena, ukimen- seinaleztapena eta soinu- seinaleztapena, bideo-atezaina, etab.), baldin eta aurreko jarduketen esparruan sartzen badira.
  3. Suteetatik babesteko segurtasuna hobetzea:
    • Detekzio- eta alarma-sistemak instalatzea.
    • Ebakuaziorako sistemak instalatzea: larrialdietako argiztapena
    • Itzaltze-sistemak instalatzea: su-itzalgailuak eta tutu lehorra.
  4. Kanpoko bizigarritasuna hobetzea:
    • Lehenago balkoirik edo terrazarik ez zuten eraikinetan kanpoaldetik balkoiak edo terrazak jartzea, espazio horiek etxebizitzen erabilera pribatiboko espazio gisa konfiguratzen direnean.
    • Balkoiak lehendik dituzten eraikinetan zabaltzea edo luzatzea, kanpoko gela edo terraza bihurtu arte, espazio horietara bideratutako azalera handitzen denean eta etxebizitzen erabilera pribatiboko espazio bihurtzen direnean.

Babes daitekeen aurrekontua

Aurreko atalean deskribatutako jarduerekin bat etorriz, honako hauek izango dira aurrekontu babesgarriak:

  • Txostenak, ziurtagiriak eta proiektuak idazteko eta obren zuzendaritza fakultatiborako ordainsari profesionalak, baldin eta horiek ezinbestekoak badira diru-laguntzaren xede diren jarduerak gauzatzeko, zergak kenduta.
  • Obrak egitea, baldin eta ezinbestekoak badira diru-laguntzaren xede diren jarduketak gauzatzeko, proiektua onartu ondoren eta obraren amaierako ziurtagiria egin aurretik gauzatu, ziurtatu eta fakturatutako zergak kenduta.

Informazio osagarria

Aurrekontuko zuzkidura

6.739.445,00 ?

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Birgaitze integral eta efizienteko obra komunitarioengatik (3. lerroa) emandako diru-laguntza ordaintzeko, ordainketa partzialak egingo dira, honela:

  • Agindu arautzailearen 44. artikuluaren 2. zenbakiko a) letran ezarritako epea igaro eta berariazko uko-egiterik ez badago, emandako diru-laguntzaren ehuneko hamabostaren ( % 15) baliokidea den ordainketa aurreratua egingo da.
  • Obrak egiteko proiektua onartu ondoren, eta egindako gastua egiaztatzen duen dokumentazioa 50. artikuluan adierazitako baldintzetan eta egunetan justifikatu ondoren, ordainketa zatika egingo da, emandako laguntzaren % 90era iritsi arte gehienez.
    Egindako gastuaren justifikazioa urtero aurkeztu beharko da, epe hauen barruan:
    • Otsailaren 1etik 28ra
    • Ekainaren 1etik 30era
    • Urriaren 1etik 31ra
  • Jarduketa amaitzean, azken ordainketa bat egingo da dirulaguntzaren likidazio gisa, esku-hartzea amaitu dela justifikatzen duten dokumentuak aurkeztu ondoren, 50. artikuluan ezarritako moduan. Emandako dirulaguntzaren eta benetan exekutatu eta fakturatutakoaren artean desadostasunik badago, dirulaguntza egokitu ahal izango da, agindu honen 32. artikuluan eta 55. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Obraren amaiera justifikatzeko epeak: diruz lagundutako ekintza justifikatzeko azken eguna: hogeita hamar (30) hilabete, diru-laguntza ematea erabakitzen duen ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Nori dago zuzenduta


Jabeen komunitateak

Euskal Autonomia Erkidegoko udalak

Eskakizunak:

  • Jarduketen eremuan sartzen diren eta babespeko errentamendurako erabiltzen diren eraikinen jabe bakarrak izatea.

Etxebizitzaren Sustatzaile Publikoak

Eskakizunak:

  • Jarduketen eremuan sartzen diren eta babespeko errentamendurako erabiltzen diren eraikinen jabe bakarrak izatea.

Udalerria baino eremu txikiagoko toki-erakundeak.

Eskakizunak:

  • Jarduketen eremuan sartzen diren eta babespeko errentamendurako erabiltzen diren eraikinen jabe bakarrak izatea.

Etxebizitzaren Sozietate Publikoak

Eskakizunak:

  • Jarduketen eremuan sartzen diren eta babespeko errentamendurako erabiltzen diren eraikinen jabe bakarrak izatea.

Eraikuntzako enpresak, energia-zerbitzuetakoak, eraikinen errentariak edo emakidadunak, edo eraikinen zati batekoak.

Eskakizunak:

  • Birgaitzeko jarduerei ekiteko ahalmena izatea (eraikinaren jabetzarekin indarrean dagoen kontratu bidez edo horretarako emandako administrazio-ebazpen baten bidez egiaztatuko da).

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Jabeen Erkidegoak alde batera utzita, erakunde eskatzailea jardueren eremuaren baitako eraikinen jabe osoa edo partziala da, eta horren helburua errentamendua da.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea
  • Ez dituzte hasi eskaera honen helburua diren obrak
  • Ez du udal-lizentziarik eskatu eskaera honen xede diren obrak egiteko

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Etxebizitza Sailburuordetza > Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0048213

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

4 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako betekizunak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, behar den dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.

Hirugarrenen alta-agiria edo datu aldaketa Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailaren Erregistroan.


Administrazioak diru-laguntza horien onuradunei dagozkien zenbatekoak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailaren Hirugarrenen Erregistroan egon beharko dute izena emanda onuradunek.

Beste tramite batzuk